Labaka-Aizpuruk irabazi dute finala Tartaloetxeko Azketa-Elizegi iazko bikote txapeldunaren aurka; Behar Zanako Urbieta anaiek jantzi dute nagusien 1. mailako txapela, Lapke 1eko Irribarria-Erle mendean hartuta; Legazpiko Ibarguren-Agirrek 2. mailakoa, To
Tolosa klubak jantzi du oraingoan eskuz binakako mailarik goreneko txapela Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Eskuz binaka nagusien Ohorezko mailako finala irabazi dute Eneko Labakak (Iñaki Elola ordezkatuz) eta Julen Aizpuruk, iazko txapeldunen aurka: Tartaloetxeko Beñat Azketa eta Aitor Elizegi bikotea. Iazko arantza atera ahal izan du, beraz, Labakak, aurreko denboraldian Xabier Telletxea bikote zuela galdu baitzuen finala Zegamakoen aurka.
Idiazabalen jokatutako jaialdiko beste partidan, eskuz binakako jubenilen 1. mailako finala jokatu zuten Azkoitia eta Lapke 1 taldeek. Lehenak, Mikel Aranbarri-Iker Garcia bikoa, nagusitu zitzaizkien Faben Ituarte-Artea Goibururi.
Eskuz binakako nagusien 1. eta 2. mailako finalak ere jokatu dira asteburuan, kasu honetan Villabonan. Bertako Behar Zana klubeko Urbieta anaiek (Xabierrek eta Jonek) jantzi dute txapela 1. mailan, Lapke 1 taldeko Ekhi Irribarria-Iñigo Erleri irabazita.
Eta 2. mailakoa Legazpiko Josu Ibarguren-Ion Agirre bikotearentzat izan da, Tolosa 2 taldeko Ander Perurena eta Martxel Iztueta mendean hartu baitzituzten.
Xehetasun guztiak, ondorengo lerroetan:
2. Eskuz binaka nagusiak, 1. maila:
AZKOITIA (Mikel Aranbarri-Iker Garcia) 22 / LAPKE 1 (Faben Ituarte-Artea Goiburu) 5
TARTALOETXE (Beñat Azketa-Aitor Elizegi) 9 / TOLOSA (Eneko Labaka-Julen Aizpuru) 22
61 pilotarik eman du izena kadeteetan (23 1. mailan eta 38 2. mailan), 53 jubeniletan (25 1. mailan eta 28 2. mailan) eta 80 nagusietan (36 1. mailan eta 44 2. mailan).
Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute, abenduaren 5eko asteburura bitarte. Abenduaren 26ko jardunaldian jokatuko dituzte finalerdiak. Eta finalak 2022ko urtarrilaren 2ko asteburuan izango dira ikusgai, oraindik erabakitzeko dauden egoitzetan.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa eskuz binaka eta Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa eskuz banaka ataletan dago eskuragarri lehia hauen guztien informazioa. Eta sari-banaketaren argazkiak ikusgai daude Argazki galeriak atalean.


