20:00etan izango da jaialdia, Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan
Ostiral honetan jokatuko da Herriarteko Zesta-punta Txapelketa-Kutxa Sariko finala, 20:00etan, Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan. Zumaia eta Mutriku izango dira aurrez aurre. Ligaxka amaituta, lehen postuan sailkatu da Mutriku, 11 punturekin (6 partida jokatuta, 5 irabazita eta 1 galduta); eta bigarren izan da Zumaia, 10 punturekin (6 partida jokatuta, 4 irabazita eta 2 galduta). Tolosa izan da hirugarren, 8 punturekin (6 partida jokatuta, 2 irabazita eta 4 galduta). Eta, azkenik, Donostia laugarren, 7 punturekin (6 partida jokatuta, 1 irabazita eta 5 galduta). Lehen eta bigarren postuan sailkatutakoek lortu dute, beraz, finalerako zuzeneko txartela.
Ondoren zehazten dugu jaialdia:
*Ekainak 17, ostirala, 20:00, Mutriku-Miruaitz: ZUMAIA / MUTRIKU
Kadeteak: Alday-Agirre / Goenaga-Arrizabalaga
Jubenilak: Alonso-Osa/ Andonegi-Antia
Nagusiak: Erkiaga-Zabala / Mendizabal-Elezgarai
Zumaiak 6 txapel ditu irabaziak Herriarteko Txapelketan (1999, 2000, 2001, 2002, 2003 eta 2007). Mutrikurentzat, berriz, lehendabiziko txapela janzteko aukera izango da final hau.
Bestetik, eskuko lehian herri finalistak zeintzuk izango diren jakingo dugu asteburu honetan, finalerdien itzuliko partidak jokatuko baitira: Hernani / Oiartzun eta Donostia / Azkoitia.
Gogoratu behar dugu 34 herri ari direla parte hartzen aurtengo Herriarteko Txapelketan, iaz baino 1 gutxiago.
– Eskuz (44. edizioa bete du dagoeneko) 22 herri, iaz baino 1 gutxiago. Iaztik baja dira Aretxabaleta, Eskoriatza, Tolosa eta Zestoa; eta alta, berriz, Berrobi, Errenteria eta Zaldibia.
– Palako lehian (21. edizioa) ere iaz baino 1 gutxiago, 8, hain zuzen ere. Usurbil da baja.
– Eta zesta-puntaz (14. edizioa), azkenik, 4, iaz baino 1 gehiago. Mutriku da alta hori.
Hemen doazkizue, zehatz-mehatz, espezialitate bakoitzeko hainbat datu:
ESKUA
– Kanporaketak (joan-etorria).
– Eskuz binaka kadete, jubenil eta nagusietan.
– Parte-hartzaileak, 22: ALBIZTUR, ALEGIA, AMASA-VILLABONA, AMEZKETA, ANDOAIN, ARRASATE, ASTIGARRAGA, ATAUN, AZKOITIA, AZPEITIA, BERGARA, BERROBI, BIDEGOIAN, DONOSTIA, ELGOIBAR, ERRENTERIA, HERNANI, LASARTE-ORIA, OIARTZUN, SORALUZE, USURBIL, ZALDIBIA
– Egutegia:
Final-hamaseirenak: maiatzak 1 + maiatzak 8
Final-zortzirenak: maiatzak 15 + maiatzak 22
Final-laurdenak: maiatzak 29 + ekainak 5
Finalerdiak: ekainak 12 + ekainak 19
Finala: ekainak 26
PALA
– Kanporaketak (joan-etorria).
– Larruzko paleta eta pala motza, nagusietan.
– Parte-hartzaileak, 8: ANDOAIN, DEBA, DONOSTIA, ERRENTERIA, OIARTZUN, OLABERRIA, ORDIZIA, URNIETA
– Egutegia:
Final-laurdenak: maiatzak 15 + maiatzak 22
Finalerdiak: maiatzak 29 + ekainak 5
Finala: ekainak 12
ZESTA-PUNTA
– Ligaxka (joan-etorria).
– Zesta-punta kadete, jubenil eta nagusietan.
– Parte-hartzaileak, 4: DONOSTIA, MUTRIKU, TOLOSA, ZUMAIA
– Egutegia:
Ligaxkako jardunaldiak (6): maiatzak 8, 15, 22 eta 29 + ekainak 5 eta 12
Finala: ekainak 19
Webgune honetako Lehiaketak eta Karteldegia ataletan aurki daiteke Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia: zozketen emaitzak eta kanporaketak, astez asteko partiden egutegia, emaitzak, araudia…
Larunbat honetan jokatuko dira, Zestoan, Talentudunen Gipuzkoako Txapelketako finalak. 17:00etan hasiko da jaialdia, eta bi partida izango dira ikusgai: 2. urteko alebinena lehenik, eta ostean infantil mailako finala.
Ondoren zehazten dugu jaialdia:
*Ekainak 18, larunbata, 17:00, Zestoa
1. Eskuz banaka, 2. urteko alebinak: ZUBIZARRETA (Lapke) / ALBERDI (Ilunpe)
2. Eskuz banaka, infantilak: URDAPILLETA (Aurrera Saiaz) / EGIGUREN (Txapagain)
27 pilotarik hartu dute parte Talentudunen Gipuzkoako Txapelketan, 12 2. urteko alebinen mailan eta 15 infantil mailan. Eskuz banaka lehiatu dira, alebinak 4aren barruan eta infantilak 4 t'erdiaren barruan.
Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan.


.jpg)
