Lehiaketa

Su-Berrik irabazi ditu Gipuzkoako Txapelketako emakumezkoen gomazko paletako finalak

Mendizabal-Arrillaga bikoteak Goikoetxea-Eizmendiren Hernani 2 taldea hartu zuen mendean 1. mailako lehian, eta 2. mailakoan Galdos-Larrarte bikoa Tejedor-Irigoienen Hernani 1 taldeari nagusitu zitzaion

Joan den ostiralean (2017-10-20) jokatu ziren, Anoetan, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren lehendabiziko finalak, emakumezkoen gomazko paletako nagusien mailakoak, hain zuzen ere. Bada, bertako Su-Berri klubak irabazi zituen bi norgehiagokak, bai 1. mailakoa bai 2. mailakoa. Ondoren zehazten dugu jaialdia:

Urriak 20, ostirala, 19:30, Anoeta-Alkartasuna
 

1. Gomazko paleta neskak, nagusien 2. maila:
HERNANI 1 (Tejedor-Irigoien) 15 / SU-BERRI (Galdos-Larrarte) 30

2. Gomazko paleta neskak, nagusien 1. maila:
SU-BERRI 2 (Mendizabal-Arrillaga) 30 / HERNANI 2 (Goikoetxea-Eizmendi) 23

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean kontsulta daitezke txapelketak utzitako datu guztiak. Eta Argazki galeriak txokoan finalen hainbat irudi daude ikusgai: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/fotos.asp?idioma=eu&IdCarpeta2=1108&IdGaleria=2333

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.