1.mailako irabazlea Su-Berri taldea izan da, 2.mailako lehian aldiz, Hernani 1 atera da garaile.
Su-Berri eta Hernani 1 taldeak dira Trinketeko Gipuzkoako txapeldun berriak gomazko paletako espezialitatean.
Joan den larunbatean (2013-05-03) jokatu ziren, Donostiako Gaska Trinketan, Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako gomazko paletako finalak.1. mailako eta 2. mailako lehiak irabazi zituzten, hurrenez hurren, aipatutako bi taldeek.
Su-Berriko bikotea Hernani 1 taldeari gailendu zitzaion, 30-18ko emaitzarekin. Eta 2. mailako finalean, Hernani 1 taldeak Su-Berri hartu zuen mendean, 30-21. Hortaz, bi elkarteko neskek eraman ahal izan dituzte txapelak etxera.
Ondoren zehaztuko dugu jaialdia:
*Maiatzak 3, ostirala, 19:00, Donostia–Gaska trinketa:
1. Gomazko paleta neskak, nagusien 2. maila: HERNANI 1 (Huizi-Senper) 30 / Su-Berri (Gabirondo-Garmendia) 21
2. Gomazko paleta neskak, nagusien 1. maila: SU-BERRI (Aburuza-Evaristti) 30 / Hernani 1 (Irazustabarrena-Manzisidor) 18
Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketak utzitakoak: emaitzak, sailkapenak…


.jpg)