Lehiaketa

Real Sociedad 3, Usurbil eta Euskal Jolas 1, Gipuzkoako txapeldunak larruzko paletan

1., 2. eta 3. mailako finalak irabazi zituzten, hurrenez hurren, Txost, Gazteleku eta Oiangu taldeen aurka

Real Sociedad 3 (1. maila), Usurbil (2. maila) eta Euskal Jolas 1 (3. maila) dira Gipuzkoako txapeldun berriak larruzko paletan. Joan den ostiralean (2011-12-30) jokatu ziren, hain zuzen ere, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako larruzko paletako finalak, Oiartzungo Madalensoro frontoian. Eta aipatutako taldeek Txost, Gazteleku eta Oiangu hartu zituzten mendean, hurrenez hurren. Norgehiagoka hauekin bukatu da 2011-12ko Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Artekoa.

Hona hemen finalen jaialdia:

*Abenduak 30, ostirala, 19:15, Oiartzun-Madalensoro


1. Larruzko paleta, 3. maila: EUSKAL JOLAS 1 (Lopez-Etxeberria)  35  /  OIANGU (Berasategi-Goiburu)  28

2. Larruzko paleta, 2. maila: USURBIL (Begiristain, M.-Begiristain, J.)  35  /  GAZTELEKU (Echeverria-Rekalde)  22

3. Larruzko paleta, 1. maila: REAL SOCIEDAD 3 (Eskisabel-Etxeberria)  35  /  TXOST (Ayerbe-Mena)  27

Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa duzue eskuragarri webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan. Argazki galeriak atalean, bestalde, sari-banaketako hainbat irudi daude ikusgai.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.