Lehiaketa

Real Sociedad 2, Txost eta Gazteleku dira pala motzeko Gipuzkoako txapeldunak

Pala motza nagusien 1., 2. eta 3. mailako finalak irabazi dituzte, hurrenez hurren.

Joan den igandean (2014-11-16) jokatu ziren, Altzako pilotalekuan, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako pala motza nagusien (1., 2. eta 3. maila) finalak. 
 
Real Sociedad 2 (pala motza 1. maila), Txost (pala motza 2. maila) eta Gazteleku (pala motza 3. maila) dira Gipuzkoako txapeldun berriak.
 
Ondoren zehaztuko dugu jaialdia:
 
*Azaroak 16, igandea, 09:30, Donostia-Altza.FINALAK
 
1. Pala motza nagusiak – 2. maila: Real Sociedad (M.Antxordoki-G.Antxordoki) 39 / TXOST (Ezkerro-Andueza) 40 
 
2. Pala motza nagusiak – 3. maila: Landare (Martinez-Pichel) 28 / GAZTELEKU (Iradi-Rekalde) 40
 
3. Pala motza nagusiak-1.maila: REAL SOCIEDAD 2 (Arozena-Irigoien) 40 / Usurbil 2 (Begiristain-Arruti) 31
 
 
 
Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.