Lehiaketa

Ramuntxo 2 taldeentzat paleta argentinarreko txapelak Trinketeko Gipuzkoakoan

Talde horiek gailendu dira klub berekoen arteko lehietan, bai 1. mailan baita 2.goan ere

Jakina zen Ramuntxo klubarentzat izango zirela gizonezkoen paleta argentinarreko txapelak Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Izan ere, lau finalistak ziren Irungo klub horretakoak. Bada, bai 1. mailan baita 2.goan ere, Ramuntxo 2 taldeek irabazi dituzte norgehiagokak. Ondoren zehazten dugu jaialdia:

Martxoak 2, larunbata, 10:00, Irun-Ramuntxo Berri trinketa


1. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusien 1. maila:
RAMUNTXO 1 (Larrarte-Mutuberria) 22 / RAMUNTXO 2 (Monserrat-Pablos) 30

2. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusien 2. maila:
RAMUNTXO 2 (Portilla-Vila) 30 / RAMUNTXO 3 (Santesteban-Tobar) 27

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean dago eskuragarri txapelketaren informazio guztia, eta baita zehazki gizonezkoen paleta argentinarreko lehiarena ere.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.