Lehiaketa

Puntisten banakako lehia Gipuzkoako Txapelketan

Ezker Hormako Elkarteen Arteko Txapelketan binaka lehiatu eta gero, banakako txapelketa ari dira jokatzen orain puntistak, kadeteen eta nagusien mailan; finalak maiatzaren 22ko asteburuan izango dira

Puntista gipuzkoarrek txapelketa berri bati ekin diote. Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketan binaka lehiatu eta gero, banaka ari dira jokatzen orain. 

Txapelketa hau bi kategoriatan jokatuko da: kadeteetan (maila bakarra) eta nagusietan (1. eta 2. maila). Kadeteetan 9 pilotarik eman dute izena, eta bi multzotan jardungo dute. Nagusien 1. mailan 8 pilotari ari dira, hauek ere bi multzotan banatuta. Eta, azkenik, nagusien 2. mailan, 11 pilotari lehiatuko dira, hauek ere bi multzotan.

Lehenik, ligaxkako fase bat jokatuko dute guztiek, apirilaren 10etik maiatzaren 8ra bitartean (nagusien 1. mailakoen kasuan, apirilaren 24ra arte). 

Multzo bakoitzeko 1. eta 2. sailkatuek finalerdiak jokatuko dituzte (A1 / B2; B1 / A2); nagusien 1. mailakoak maiatzaren 8ko asteburuan izango dira, eta gainontzekoak maiatzaren 15ekoan. Final guztiak maiatzaren 22ko jardunaldian jokatuko dira.

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio gehiago.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.