Lehiaketa

Puntista gaztetxoenak ere, lehian

Asteburuan hasiko dira Eskolarteko Zesta-punta Txapelketa alebinentzat eta Errendimenduko Zesta-punta Txapelketa infantilentzat; martxoaren 26ko jardunaldian jokatuko dituzte finalak

Puntista gaztetxoenentzat ere bada entretenimendurik gurean. Asteburuan bi txapelketa hasiko dira: Gipuzkoako Eskolarteko Zesta-punta Txapelketa, alebin mailako pilotarientzat; eta Errendimenduko Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketa, infantil mailakoentzat.

Bai Eskolarteko Txapelketan (alebinak) bai Errendimendukoan (infantilak), 10 bikotek eman du izena, eta halaxe lehiatuko dira kategoria bakoitzean, 10naka, multzo berean. 

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, urtarrilaren 15etik martxoaren 12ra bitartean.

Ondoren finalerdiak izango dira ikusgai, martxoaren 19ko jardunaldian.

Finalak, azkenik, martxoaren 26ko asteburuan jokatuko dituzte, oraindik zehazteke dagoen egoitzan.

Bi txapelketa hauen inguruko informazio zehatza webgune honetako Lehiaketa-Eskolartekoa-Gipuzkoa-Zesta-punta eta Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa Zesta-punta ataletan aurki daiteke.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.