Lehiaketa

Pilota Goxoko Gipuzkoako Txapelketa-Bidegain Saria, abiatzeko prest

Bidegain enpresaren laguntzarekin, txapelketa berria antolatu dugu denboraldi honetan: Pilota Goxoko Gipuzkoako Txapelketa-Bidegain Saria, eskuz binaka. Izen-ematea bukatuta eta prestaketak eginda, hilaren 22ko asteburuan hasiko da.

10 talde hauek eman dute izena lehendabiziko edizioan:

  • Aranburu-Iparragirre
  • Arrieta-Gorostidi
  • Badiola-Garate-Epelde
  • Bergara-Flores
  • Elustondo-Murgiondo-Gesalaga
  • Irisarri-Otaño
  • Larrea-Gartzia
  • Osoro-Ubarretxena
  • Urbieta-Karrera
  • Zubizarreta-Larrañaga-Garate

Bi fase izango ditu txapelketak. Lehen fasean, lau txapelketatxo antolatuko dira, hainbat asteburutan, goizetan (larunbatetan ligako partidak eta igandetan finalerdiak eta finala). Eta maiatzean bigarren eta azken fasea jokatuko da; hala, lehen faseko txapelketatxoak puntuagarriak izango dira azken faserako.

Pilota Goxoko Gipuzkoako Txapelketa-Bidegain Sariko lehen faseko txapelketatxoen datak eta lekuak hauexek izango dira:

  • Otsailak 21 eta 22, Donostia-Antigua
  • Martxoak 7 eta 8, Azkoitia
  • Martxoak 28 eta 29, Zizurkil
  • Apirilak 18 eta 19, Oiartzun

Eta bakoitzean ondorengo puntuak banatuko dira:

  • 1. sailkatua, 25 puntu
  • 2. sailkatua, 20 puntu
  • 3. sailkatua, 17 puntu
  • 4. sailkatua, 15 puntu
  • Gainontzeko sailkatuak, 12na puntu

Lehen fasean puntu baturarik altuena lortutako 4 taldeak azken fasera sailkatuko dira. Maiatzean jokatuko da, oraindik zehazteko dagoen egun eta egoitzan.

Ez da derrigorrezkoa izango lehen faseko txapelketa guztietara aurkeztea azken fasea jokatu ahal izateko.

Era berean, lehen eta azken faseko txapelketa bakoitzean talde bakoitzeko bina lagunek jokatu ahal izango dute soilik, nahiz eta izena emateko garaian hiru lagunen izena eman. Hau da, txapelketa bakoitzean ezin izango da aldaketarik egin. Hori bai, txapelketa batetik bestera bai onartuko direla aldaketak. Eta izena emanda ez dagoen inork ezin izango du txapelketa jokatu.

Federatuen kasuan, txapelketak iraun bitartean ezin izango dute beste lehiaketa ofizialetan parte hartu, Pasako Gipuzkoako Txapelketan eta Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan izan ezik.

Bestetik, jokorako pilotak antolakuntzak jarriko ditu; galtza txuriz jokatu beharko da; eta kamiseta antolakuntzak jarritakoa izan beharko du.

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.