17:30ean hasiko da jaialdia, eta bost partida izango dira; lehenik, gomazko paletako txapelketako binakako finalerdia eta finala jokatuko dituzte, ondoren gomazko paletako banakako finala, eta azkenik gurpil aulkiko gomazko paletako binakako lehiaren fina
Pilota Egokituaz gozatzeko aukera izango da datorren larunbatean (2018-05-26), Andoainen. Izan ere, hainbat txapelketetako azken fasea jokatuko da, Arrate frontoian, 17:30etik aurrera.
Bost partida izango ditu jaialdiak: lehenik, adimen urrritasuneko gomazko paletako txapelketako binakako finalerdia jokatuko dute, eta ondoren finala. Jarraian, gomazko paletako banakako finala. Eta, azkenik, gurpil aulkiko gomazko paletako lehiaren bi norgehiagoka, binaka: lehenik finalerdia, eta gero finala.
Ondorengo lerrotan dituzue jaialdiaren xehetasunak:
Maiatzak 26, larunbata, 17:30, Andoain-Arrate
1. Gomazko paleta binaka. Finalerdia:
IBAI CASTILLA-IRAITZ HUEGUN / LANDER ORTEGA-JURDAN ARAKISTAIN
2. Gomazko paleta binaka. FINALA:
SHEILA CUETO-ENEKO SAGARMENDI / Finalerdiko irabazleak
3. Gomazko paleta banaka. FINALA:
ENEKO SAGARMENDI / IRAITZ HUEGUN
4. Gurpil aulkiko gomazko paleta binaka. Finalerdia:
JOSEBA LASA-ASIER NABARIDAS / ARITZ ARREGI-AINGERU SENPERENA
5. Gurpil aulkiko gomazko paleta binaka. FINALA:
JESUS MATARRANZ-BEÑAT LIZASO / Finalerdiko irabazleak
Gure webguneko Lehiaketa-Egokitua atalean, esteka honetan klikatuz, kontsulta daiteke Pilota Egokituko Txapelketei buruzko informazio guztia: https://bit.ly/2J0y9OH

