Lehiaketa

Pilota Egokituko Txapelketak. Txapeldunak

Elkarlan honen bidez, Urbil GEPFren denboraldi honetako babesleetako bat izango da, bertako kirola sustatzeko lanean bere babesa eskainiz; Urbilek Herriarteko Txapelketako lau finalak babestuko ditu, eta baita emakumezkoen eskuz banaka lau terdiko Gipuzko

Urbil Merkataritza-gunearekin lankidetza hitzarmena sinatu du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF). Elkarlan honen bidez, Urbil GEPFren denboraldi honetako babesleetako bat izango da, bertako kirola sustatzeko lanean bere babesa eskainiz
Hitzarmen horri esker, hain zuzen ere, Urbilek 2019ko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako lau finalak babestuko ditu (eskua, larruzko paleta eta pala motza, zesta-punta eta gomazko paleta). Horrez gain, emakumezkoen eskuz banaka lau t’erdiko Gipuzkoako Txapelketako finalak ere babestuko ditu. Gainera, euskal pilotari ikusgarritasuna emango dio Merkataritza-guneak, bezeroen artean jaialdietara joateko sarrerak banatuko ditu… 
 

Hitzarmen ekitaldian, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko presidente Andoni Lertxundi Arratibel jaunak eta Urbil Merkartaritza-guneko gerente Javier Colorado Frías jaunak hartu dute parte. Coloradok Urbilen tokiko proiektuak laguntzeko konpromisoa azpimarratu du, eta kirol praktika bultzatzearen garrantzia gogoratu. Lertxundik, bere aldetik, poza adierazi du harreman berriagatik eta lortutako lankidetza-hitzarmenarekin gustura azaldu da.  

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren xedea Gipuzkoako Lurralde Historikoan euskal pilotaren praktika sustatu, bultzatu, baimendu eta antolatzea da, gure jarduera esparruen bitartez: kirol federatua, eskola kirola eta jolas kirola. Urbilekin sinatutako lankidetza hitzarmena helburu horien alde lanean jarraitzeko oso garrantzitsutzat jotzen du Federazioak.

miniImagen

Pilota Egokituaz gozatzeko aukera izan zen, joan den larunbatean (2019-06-01), Andoainen. Besteak beste, adimen urritasuneko paleta txapelketako eta gurpil aulkiko paleta txapelketako finalak izan ziren ikusgai. Ondorengo lerrotan laburbildu ditugu emaitzak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:

Ekainak 1, larunbata, 18:00, Andoain

1. Paleta binaka, adimen urritasuna. FINALA LIGA GORRIA:
LOREA IRIBAR-XABIER VILLAR 15 / XABIER OLAZIREGI-IÑAKI DIVASSON 18

2. Paleta binaka, adimen urritasuna. FINALA LIGA URDINA
JURDAN ARAKISTAIN-JOSEBA ALTUNA 18 / ARITZ LERTXUNDI-IRAITZ HUEGUN 9

3. Paleta binaka, gurpil aulkiak. FINALA
HILARIO OLANO-BEÑAT LIZASO 17 / JOSEBA LASA-AINGERU SENPERENA 18

Honako pilotariak lehiatu dira aurten Paleta Egokituko Gipuzkoako Txapelketan:

Adimen urritasuna

  1. Jurdan Arakistain
  2. Joseba Altuna
  3. Aritz Lertxundi
  4. Iraitz Huegun
  5. Eneko Sagarmendi
  6. Lander Ortega
  7. Xabier Olaziregi
  8. Iñaki Divasson
  9. Lorea Iribar
  10. Xabier Villar
  11. Sheila Cueto
  12. Ibai Castilla

Gurpil aulkiak

  1. Hilario Olano
  2. Beñat Lizaso
  3. Joseba Lasa
  4. Asier Navaridas
  5. Jesus Matarranz
  6. Aingeru Senperena

Webgune honetako Lehiaketa-Egokitua-Gipuzkoa-pala egokitua atalean kontsulta daiteke txapelketa honen inguruko informazio guztia. Eta Argazki galeriak txokoan sari-banaketaren hainbat irudi daude ikusgai (Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak utzita).

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.