18:00etan hasiko da jaialdia; lehenik, adimen urritasuneko paletako txapelketako finalak izango dira ikusgai, eta ondoren gurpil aulkiko paletako lehiarena
Pilota Egokituaz gozatzeko aukera izango da datorren larunbatean (2019-06-01), Andoainen. Izan ere, jolas, erakustaldi eta erronkaz gain, hainbat txapelketatako finalak izango dira ikusgai, 18:00etatik aurrera. Lehenik, adimen urritasuneko paletako txapelketako finalak jokatuko dituzte, eta ondoren gurpil aulkiko paletako lehiarena.
Ondorengo lerrotan dituzue jaialdiaren xehetasunak:
Ekainak 1, larunbata, 18:00, Andoain
1. Paleta binaka, adimen urritasuna. FINALA LIGA GORRIA:
LOREA IRIBAR-XABIER VILLAR / XABIER OLAZIREGI-IÑAKI DIVASSON
2. Paleta binaka, adimen urritasuna. FINALA LIGA URDINA:
JURDAN ARAKISTAIN-JOSEBA ALTUNA / ARITZ LERTXUNDI-IRAITZ HUEGUN
3. Paleta binaka, gurpil aulkiak. FINALA:
HILARIO OLANO-BEÑAT LIZASO / JOSEBA LASA-AINGERU SENPERENA
Honako pilotariak lehiatu dira aurten Paleta Egokituko Gipuzkoako Txapelketan:
Adimen urritasuna
- Jurdan Arakistain
- Joseba Altuna
- Aritz Lertxundi
- Iraitz Huegun
- Eneko Sagarmendi
- Lander Ortega
- Xabier Olaziregi
- Iñaki Divasson
- Lorea Iribar
- Xabier Villar
- Sheila Cueto
- Ibai Castilla
Gurpil aulkiak
- Hilario Olano
- Beñat Lizaso
- Joseba Lasa
- Asier Navaridas
- Jesus Matarranz
- Aingeru Senperena
Webgune honetako Lehiaketa-Egokitua-Gipuzkoa-pala egokitua atalean kontsulta daiteke txapelketa honen inguruko informazio guztia.

