Topaketak eta ospakizunak

Palista alebinen topaketa, larunbat arratsaldean, Zumaian

Azpeitia, Errenteria, Oiartzun, Olaberria, Orio eta Zumaia herrietako 30 bat pilotari elkartuko dira, Aitzuri pilotalekuan

Alebin kategoriako palistek beste topaketa batean elkartzeko aukera izango dute, asteburuan: Zumaiako Aitzuri pilotalekuan izango dute hitzordua oraingo honetan, larunbat arratsaldean (2025-02-22).

Azpeitiko, Errenteriako, Oiartzungo, Olaberriako, Orioko eta Zumaiako palistak elkartuko dira; 30 bat, denera.

16:00etan hasiko da saioa: 17:15 bitarte, molle-pelle handiarekin ariko dira Errenteriako, Oiartzungo, Orioko eta Zumaiako palistak. Eta ondoren, 18:30ak arte, molle-pelle txikiarekin Azpeitikoak, Olaberriakoak eta Zumaiakoak.

Federazioak eramango ditu pilotak, baina pilotari bakoitzak bere pala eraman beharko du. Gainera, molle-pelle txikiarekin betaurreko babesgarriak ezinbestekoak izango dira. 

Zuriz jantzita joan beharrik ez dago.

Ondo pasa!

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.