Lehiaketa

Pagazpe 2, Gipuzkoako txapeldun berria eskuz binaka nagusien Ohorezko Mailan

Lapke (nagusien 1. mailan), Pagazpe (nagusien 2. mailan), Ilunpe (jubenilen 1. mailan) eta Oiarpe 1 (kadeteen 1. mailan) dira, oraingoz, gainontzeko txapeldun berriak

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako hainbat final jokatu ziren joan den larunbatean eta igandean (2016-11-12 eta 13), eskuz binakako espezialitatean. Pagazpe 2 (nagusien Ohorezko maila), Lapke (nagusien 1. maila), Pagazpe (nagusien 2. maila), Ilunpe (jubenilen 1. maila) eta Oiarpe 1 (kadeteen 1. maila) dira Gipuzkoako txapeldun berriak.
 
 
 
 
Hona hemen jaialdien xehetasunak:
 

 

Azaroak 12, larunbata, 11:00, Idiazabal-Igarondo
 
 
1. Eskuz binaka nagusiak, 1. maila:
LAPKE (Zubizarreta-Garmendia)
22 / EPLE (Urmeneta-Aranburu) 4
 
2. Eskuz binaka nagusiak, Ohorezko maila:
HERNANI (Ojuel-Arrieta) 14 / PAGAZPE 2 (Santxo-Gorrotxategi) 22
 

 
 
Azaroak 13, igandea, 10:30, Tolosa-Beotibar
1. Eskuz binaka kadeteak, 1. maila:
OIARPE 1 (Salaberria-Aburuza)
22 / HERNANI (Salaberria-Zugasti) 15
 
2. Eskuz binaka jubenilak, 1. maila:
ILUNPE (Egiguren-Iriarte)
22 / OIARPE 1 (Sein-Etxeberria) 14
 
3. Eskuz binaka nagusiak, 2. maila:
MUNDARRO (Loidi-Sanchez) 9 / PAGAZPE (Exposito-Aranguren) 22
 
 
 
 
 
 
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma eta Kartelera ataletan duzue eskuragarri informazio osatua, eta finaletako sari-banaketen hainbat irudi ikusgai daude Argazki galeriak-2016-17 denboraldia txokoan.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.