22-19 irabazi zion Aurrera Saiaz 2 taldeari Tolosako Beotibarren; jaialdiko lehen partidan, eskuz banaka kadeteen mailan, Zazpi Iturrik jantzi zuen txapela, Aurrera Saiaz 4-18 mendean hartuta
Joan den larunbatean, azaroak 27, Ozkarbi (Elgeta) eta Aurrera Saiaz 2 (Bidegoian-Tolosa) taldeek Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko eskuz binakako nagusien ohorezko mailako finala jokatu zuten, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Lehenek jantzi zuten txapela, 22-19 irabazita. Jokamolde berean, Ilunpek (Azpeitia ) eta Aurrera Saiaz 1ek (Bidegoian-Tolosa) 3. edo 4. postua bereganatzeko neurtu zituzten indarrak; azpeitiarrak izan ziren nagusi, 22-21eko emaitza estuarekin. Bestalde, jaialdi bereko lehendabiziko partidan, Aurrera Saiaz (Bidegoian-Tolosa) eta Zazpi Iturri (Amezketa) taldeek eskuz banaka kadeteen mailako finala jokatuko zuten; amezketarrak dira jokamolde horretako 2010-11ko txapeldunak, 4-18 irabazi ondoren. Hona hemen, zehazturik, jaialdia:
*Azaroak 27, larunbata, 10:30, Tolosa-Beotibar
1. FINALA. Eskuz banaka kadeteak:
AURRERA SAIAZ (Mujika) 4 / ZAZPI ITTURRI (Iribarria) 18
2. FINALA. Eskuz binaka nagusiak, ohorezko maila:
OZKARBI (Mendizabal-Irureta) 22 / AURRERA SAIAZ 2 (Apezetxea-Galarraga) 19
3. 3.-4.POSTUAK. Eskuz binaka nagusiak, ohorezko maila:
ILUNPE (Otamendi-Murgiondo) 22 / AURRERA SAIAZ 1 (Quina-Telleria) 21
Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue jokamolde hauen inguruko nondik norakoak: emaitzak, sailkapenak…


