Lehiaketa

Olanok (Bergara) eta Arsuagak (Hernani) irabazi dute Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa

Olano Zazpi Itturriko Arteagari gailendu zaio 2. urteko alebinen finalean, eta Arsuagak infantiletan hartu du mendean bere klubeko Zugasti

Inar Olano Alberdik (Bergara) eta Oier Arsuaga Zabalak (Hernani) irabazi dute 2024ko Eskuzko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa. Joan den larunbatean jokatu zituzten finalak, Amezketako Larrunarri pilotalekuan. Olano 2. urteko alebinen kategoriako lehian nagusitu zen, Zazpi Itturri klubeko (Amezketa) Aitor Arteaga Zubeldiaren kontra. Eta Arsuaga infantil kategoriako finalean, bere klubeko Lier Zugasti Amenabarren aurka:


 

Ekainak 8, larunbata, 16:00, Amezketa-Larrunarri
 

1. 2. urteko alebinak:
AITOR ARTEAGA ZUBELDIA-Zazpi Itturri 14
INAR OLANO ALBERDI-Bergara 16

2. Infantilak:
LIER ZUGASTI AMENABAR-Hernani 9
OIER ARSUAGA ZABALA-Hernani 18

Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Berezkoak-Eskuz banaka atalean kontsulta daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia. Eta finalen irudi bilduma ikusgai dago Argazki galeriak txokoan.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.