Lehiaketa

Olaberriak hartuko ditu Ezker Hormako Gipuzkoako Txapelketako pala motzeko finalak, igandean

11:00etan hasiko da jaialdia, ateak itxita; Oiangu 1 eta Eple taldeek jokatuko dute nagusien 2. mailako finala, eta Txost eta Eple 2 taldeek 1. mailakoa

Pala motzeko lehia ere iritsi da azken txanpara Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Igandean, hain zuzen ere, finalak jokatuko dituzte, 11:00etan, Olaberrian. Indarrean dauden neurriak betez, ezin izango da ikuslerik sartu partidak jarraitzera:

Apirilak 25, igandea, 11:00, Olaberria-Udalekoa


1. Pala motza, nagusiak 2. maila: 
OIANGU 1 (Irastorza-Letamendia) / EPLE (Eskisabel-Martinez)

2. Pala motza, nagusiak 1. maila:
TXOST (Ibarguren-Argote) / EPLE 2 (Estefano-Pichel)

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-Pala motza atalean kontsulta daitezke txapelketaren datu guztiak.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.