Lehiaketa

Olaberriak eta Andoainek jokatuko dute Herriarteko Pala Txapelketako finala, igandean, Atano IIIan

11:00etan hasiko da jaialdia.

Igande honetan (2013-06-23) jokatuko da Herriarteko Pala Txapelketako finala, 11:00etan, Donostiako Atano III pilotalekuan. Olaberria eta Andoain izango dira aurrez aurre. Olaberria Ordiziari gailendu zitzaion finalerdietan eta Andoainek Errenteria utzi zuen kanpoan.


Ondoren zehaztuko dugu finalaren jaialdia:

*Ekainak 23, igandea, 11:00, Donostia-Atano IIIOLABERRIA / ANDOAIN

          Larruzko paletako finala.

          Pala motzeko finala.
 
 
Olaberriak 5 txapel ditu irabaziak Herriarteko Txapelketan 2003an, 2004an, 2005ean,2007an eta azkena iaz, 2012an. Andoainek, bestalde, 3 txapel ditu palmaresean, 2009an, 2010an, eta 2011n. Iaz Andoain finalaren atarian geratu zen, Donostia Andoaini gailendu zitzaion finalerdietan eta. Aurten finalean egotea lortu du.
 
 
Bestetik, eskuko lehian, finalerdiak jokatuko dira asteburu honetan. Azkoitia /Oiartzun eta Bidegoian /Tolosa .Joaneko partidak izanen dira eta finala, uztailaren 7an jokatuko da.
 

Webgune honetako Lehiaketak-Herriartekoa eta Karteldegia ataletan aurki daiteke Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia: zozketen emaitzak eta kanporaketak, astez asteko partiden egutegia, emaitzak, araudia…

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.