Larunbat goizean jokatuko dute finalerdien izulikoa Olaberriak eta Andoainek, eta arratsaldean Errenteriak eta Debak; joanekoan 2-0 irabazi zuen Andoainek, eta 1na berdinduta baino aldeko tanto kopuruarekin da Deba; eskuz, final-zortzirenen itzulikoak jok
Ate joka da Herriarteko Pala Txapelketaren finala. Hain zuzen ere, hitzordu horretan egon ahal izateko lehiatuko dira, asteburu honetan, Olaberria, Andoain, Errenteria eta Deba. Larunbat goizean (2016-05-28) jokatuko dute Andoainek eta Olaberriak finalerdien itzulikoa; joanekoan Andoainek 2-0 irabazi zuen. Eta Errenteria eta Deba arratsaldean lehiatuko dira; joanekoan 1na berdindu zuten, baino Debak du aldeko tanto kopurua (72 tanto Debak eta 52 tanto Errenteriak).
Eskuko txapelketan, bestalde, final-zortzirenen itzulikoak jokatuko dituzte.
Zesta-puntan, azkenik, ligaxkako 3. jardunaldia izango da jokoan.
Hona hemen asteburuan ikusgai izango diren 11 jaialdiak (eskuko 8, palako 2 eta zesta-puntako 1):
OSTIRALA, MAIATZAK 27
– 19:00, Usurbil-Udalekoa: USURBIL / LAZKAO (eskua)
– 19:15, Zizurkil-Intxaur: ZIZURKIL / DONOSTIA (eskua)
– 19:30, Oñati-Zubikoa: TOLOSA / OÑATI (eskua)
– 19:30, Astigarraga-Udalekoa: ASTIGARRAGA / ANDOAIN (eskua)
– 19:30, Bergara-Munizipala: AZPEITIA / BERGARA (eskua)
– 19:30, Oiartzun-Madalensoro: OIARTZUN / ASTEASU (eskua)
– 20:00, Hernani-Udalekoa: HERNANI / ADUNA (eskua)
– 22:00, Azkoitia-Gurea: AZKOITIA / ARRASATE (eskua)
LARUNBATA, MAIATZAK 28
– 10:30, Olaberria-Udalekoa: OLABERRIA / ANDOAIN (pala)
– 16:00, Getaria-Sahatsaga: ZUMAIA / MUTRIKU (zesta)
– 17:30, Errenteria-Agustina Otaola Raketista Profesionala: ERRENTERIA / DEBA (pala)
Edizio honetan, 25 herrik eman dute izena eskuko lehian, 8 palakoan eta 3 zesta-puntakoan:
ESKUA
- Aduna
- Aia
- Altzo
- Andoain
- Arrasate
- Asteasu
- Astigarraga
- Ataun
- Azkoitia
- Azpeitia
- Bergara
- Bidania-Goiatz
- Donostia
- Errenteria
- Hernani
- Lasarte-Oria
- Lazkao
- Lezo
- Oiartzun
- Oñati
- Tolosa
- Usurbil
- Zestoa
- Zizurkil
-
Zumarraga
PALA
- Andoain
- Deba
- Donostia
- Errenteria
- Lazkao
- Oiartzun
- Olaberria
-
Ordizia
ZESTA-PUNTA
- Donostia
- Mutriku
- Zumaia
Eskuz, Aduna, Altzo, Bergara, Lazkao eta Usurbil dira aurtengo parte-hartzaile berriak; gainera, Adunak eta Altzok lehendabiziko aldiz hartuko dute parte txapelketa honetan. Baja izango dira, berriz, Alegia eta Beasain.
Palaz eta zesta-puntaz, bestalde, iazko herri berek jokatuko dute aurten ere.
Zozketak erabakitakoaren arabera, hauexek izango dira jardunaldiak:
ESKUA
– Maiatzak 8 eta 15, final-hamaseirenak
– Maiatzak 22 eta 29, final-zortzirenak
– Ekainak 5 eta 12, final-laurdenak
– Ekainak 19 eta 26, finalerdiak
– Uztailak 3, finala, Donostiako Atano III.ean
PALA
– Maiatzak 8 eta 15, final-laurdenak
– Maiatzak 22 eta maiatzak 29, finalerdiak
– Ekainak 5, finala, Donostiako Atano III.ean
ZESTA-PUNTA (ligaxka)
– Maiatzak 15, 1. jardunaldia: DONOSTIA / ZUMAIA
– Maiatzak 21, 2. jardunaldia: MUTRIKU / DONOSTIA
– Maiatzak 29, 3. jardunaldia: ZUMAIA / MUTRIKU
– Ekainak 5, 4. jardunaldia: ZUMAIA / DONOSTIA
– Ekainak 12, 5. jardunaldia: DONOSTIA / MUTRIKU
– Ekainak 19, 6. jardunaldia: MUTRIKU / ZUMAIA
– Uztailak 2, finala, Zumaiako Aitzuri frontoi berrian
Sariei dagokienez, saiakerak izan dira babesle pribatuak lortzeko, baina zoritxarrez ez da posible izan. Gauzak horrela, eskuz 2500€ jasoko ditu txapeldunak eta 1250€ txapeldunordeak; eta parte-hartzaile guztiek 150€ gainditutako kanporaketa bakoitzeko. Palaz, 1250€ izango dira txapeldunarentzat eta 600€ txapeldunordearentzat, eta kanporaketako 100€. Azkenik, zesta-puntaz 600€ jasoko ditu txapeldunak eta 300€ txapeldunordeak, eta parte-hartzaile guztiek 300€ liga bukatzeagatik, desplazamendu dieta kontzeptuan.
49. edizioa izango da aurtengoa eskuz, 26.a palaz eta 19. zesta-puntaz.
Urte hauetan guztietan Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuko txapelketan, 16, hain zuzen ere; Donostia da bigarren palmaresean, 6 txapelekin; eta Hernani hirugarren, 5ekin. Iazko edizioa Azpeitiak irabazi zuen, eta Tolosa izan zen txapeldunorde.
Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 7; Errenteria eta Olaberria dira bigarren postuan, 5na txapelekin; eta ondoren Andoain, 4rekin. Donostiak irabazi zuen iaz, eta Andoain izan zen txapeldunorde.
Zesta-puntaz, azkenik, Zumaia da jaun eta jabe, 8 txapelekin; Tolosa du atzetik, 4rekin; eta Mutriku eta Donostia hirugarren postuan 3 txapelekin. Iazko edizioa Mutrikuk irabazi zuen, eta Zumaia sailkatu zen bigarren.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean aurki daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia, eta astez asteko jarraipena egin bai bertan bai Kartelera sailean.


