Lehiaketa

Oianguk irabazi du Kluben Arteko Gipuzkoako Pala Txapelketa

Ibargurenek eta Letamendiak osatutako bikoteak 45-30 hartu zuen mendean Lopez eta Juanesen Real Sociedad taldea

Oiangu 1 taldeak irabazi du Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako palako finala. Ibargurenek eta Letamendiak osatutako bikoteak 45-30 hartu zuen mendean Lopez eta Juanesen Real Sociedad taldea, joan den ostegunean (2017-01-05) Andoainen jokatutako finalean:

Urtarrilak 5, osteguna, 20:00, Andoain-Arrate
 

1. Pala nagusiak: OIANGU 1 (Ibarguren-Letamendia) 45 / REAL SOCIEDAD (Lopez-Juanes) 30

Txost 2 eta Txost 1 taldeak gelditu dira aurten finalaren atarian. Hauek finalerdietako emaitzak:

 

Urtarrilak 3, asteartea, 20:30, Andoain-Arrate
 

TXOST 2 (Benoit-Argote) 37 / OIANGU 1 (Ibarguren-Letamendia) 45

TXOST 1 (Clement-Irigoien) 16 / REAL SOCIEDAD (Lopez-Juanes) 45

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma-Pala eta Kartelera ataletan aurkituko dituzue txapelketaren xehetasun guztiak.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.