Lehiaketa

Oiangu, Izurun eta Zumaia klubentzat ere, txapelak Ezker Hormako Gipuzkoakoan

Oianguko Ibarguren-Letamendiak palako finala irabazi diote Altuna-Rekalderen Gazteleku 2 taldeari; Arraiza emakumezkoen eskuz banaka lau terdiko finalean nagusitu zaio Bergarako Barrocali; eta Carballo, Garikano eta Agirrezabalaga hirukoaren Zumaia 3 tald

Txapel gehiago banatu ditugu, asteburuan, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan; eta Oiangu (Ordizia), Izurun (Donostia-Antigua) eta Zumaia klubek eraman dituzte etxera. Oianguko Ibarguren-Letamendiak palako finala irabazi diote Altuna-Rekalderen Gazteleku 2 (Andoain) taldeari. Izurungo Arraiza emakumezkoen eskuz banaka lau t'erdiko finalean Bergarako Barrocali nagusitu zaio. Eta Carballo-Garikano-Agirrezabalaga hirukotearen Zumaia 3 taldeak kadete kategoriako gomazko paletako finala irabazi du, Carral-Caramanzana bikotearen Euskal Jolas (Deba) taldearen aurka.

Ondorengo lerroetan laburbildu ditugu emaitza guztiak, pilotari txapeldunak eta txapeldunordeak:

Ekainak 10, ostirala, 19:15, Bergara-Udalekoa


1. Eskuz banaka lau t'erdian, emakumeak, nagusiak:
IZURUN-Mirian Arraiza 22
BERGARA-Maddi Barrocal 13

Ekainak 11, larunbata, 10:00, Zumaia-Aitzuri


1. Gomazko paleta, kadeteak:
EUSKAL JOLAS (Manex Carral-Jon Ander Caramanzana) 16
ZUMAIA 3 (Telmo Carballo-Aritz Garikano-Denis Agirrezabalaga) 25

Ekainak 12, igandea, 11:00, Azpeitia-Izarraitz


1. Pala, nagusiak
OIANGU (Xabier Ibarguren-Zuhaitz Letamendia) 45
GAZTELEKU 2 (Ibai Iradi-Aritz Rekalde) 43

Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa atalean kontsulta daiteke lehia hauei guztiei buruzko informazioa.

*Argazkia: Gazteleku Pelota Elkartea (Andoain)

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.