Lehiaketa

Neska pilotarien Eskuz Banakako Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa-Goiener Saria, abiatzeko prest

Alebin eta infantil kategorietako 30 bat pilotari lehiatuko dira, buruz buru, asteburuan hasi eta ekainera bitarte; txapelketa berria da, Goiener energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibak babestuta

Errendimenduko txapelketa berria hasiko da jardunaldi honetan, Goiener energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatibak babestuta: alebin eta infantil kategoriako neska pilotarien Eskuz Banakako Gipuzkoako Txapelketa-Goiener Saria.

30 pilotari baino gehiagok eman du izena: 10 alebin kategorian (6 1. mailan eta 4 2. mailan) eta 22 infantiletan (16 1. mailan eta 6 2. mailan).

Eskuz banaka lehiatuko dira guztiak, lau t'erdian.

Infantilen 1. mailako lehiarekin hasiko da Goiener Saria, asteburuan, eta datorren jardunaldian (apirilaren 6koa) gehituko zaizkio alebinen 1. eta 2. mailakoa eta infantilen 2. mailakoa.

Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, maiatza bitarte, eta gero azken faseari ekingo diote. Final guztiak ekainaren 15eko jardunaldian aurreikusten dira.

Webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-EHI-G-Eskuz banaka neskak-Goiener Saria atalean aurki daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia (egutegia, pilotariak…), eta astez asteko jarraipena egin Kartelera txokoan.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.