Lehiaketa

Negua txapelketa berria hasiko da asteburuan

Eskuz binakako lehia berria da, eta lehendabiziko edizio honetan kadete eta nagusi kategorietan jokatuko dute

Txapelketa berria hasiko da jardunaldi honetan: Negua. Eskuz binakako lehia da, eta aukera eskaini nahi dio Gipuzkoako Txapelketan eskuz binakako lehia bukatu eta banakakoari ekin baino binaka jokatzen jarraitu nahiago duenari.

Lehendabiziko edizio honetan, kadete eta nagusi kategorietan jokatuko dute pilotariek (jubenil kategorian ez da osatu talde nahikorik). 3 bikotek eman du izena kadetetan eta 10 talde nagusietan.

Jardunaldi honetan ekingo diote guztiek lehiari, eta itzuli bateko ligaxka jokatuko dute lehenik, abenduaren 15era arte nagusien kasuan eta 22ra arte kadetetan. 

Kanporaketen fasea izango da gero, eta bi kategorietako finalak abenduaren 29ko asteburuan izango dira ikusgai.

Informazio gehiago, Lehiaketa-Federatua-Negua atalean.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.