Errioxa vs Bizkaia eta Iparralde vs Araba izango dira asteburuko gainontzeko aurrez aurrekoak; apirilaren 24ko jardunaldian izango dira ikusgai finalerdiak, eta maiatzaren 1ekoan finalak
3. jardunaldia izango da asteburukoa federazioen arteko GRABNI Txapelketan. Eta Gipuzkoako Selekzioak Nafarroa izango du oraingo honetan aurkari; haien etxean jokatuko du. Errioxa vs Bizkaia eta Iparralde vs Araba dira jardunaldiko gainontzeko aurrez aurrekoak. Albiste honi erantsitako dokumentuetan ikus daiteke kartelera.
5 jardunaldiko ligaxka ari dira jokatzen Araba, Bizkai, Errioxa, Gipuzkoa, Iparralde eta Nafarroako selekzioak, martxoaren 13ko asteburuan hasi eta apirilaren 10ekora bitarte. Hiru jardunaldi etxean egokitu zaizkio Gipuzkoari: bigarrenean, aurreko asteburuan, Errioxa hartu zuen; laugarrenean, Bizkaiaren bisita jasoko du; eta bosgarrenean, azkenekoan, Iparraldeko ordezkariena. Eta gainontzeko biak etxetik kanpo: lehenengoan, Araban jokatu zituen partidak; eta hirugarrenean, jardunaldi honetan, Nafarroan.
Ligaxka amaituta, apirilaren 24ko jardunaldian izango dira ikusgai finalerdiak, Nafarroan eta Errioxan. Eta final guztiak maiatzaren 1eko asteburuan, Araban.
Hona hemen egutegi osoa:
| JARDUNALDIA | DATA | ETXEKOA | KANPOKOA |
| 1 | MARTXOAK 13 | Iparralde | Bizkaia |
| Araba |
|
||
| Errioxa | Nafarroa | ||
| 2 | MARTXOAK 20 |
|
Araba |
| GIPUZKOA |
|
||
| Nafarroa | Iparralde | ||
| 3 | MARTXOAK 28 | Nafarroa | GIPUZKOA |
| Errioxa | Bizkaia | ||
| Iparralde | Araba | ||
| 4 | APIRILAK 3 | GIPUZKOA | Bizkaia |
| Nafarroa | Araba | ||
| Iparralde | Errioxa | ||
| 5 | APIRILAK 10 |
|
Iparralde |
| Bizkaia | Nafarroa | ||
| Araba | Errioxa | ||
| 6 | APIRILAK 24 |
FINALERDIAK (Nafarroan eta Errioxan) |
|
| 7 | MAIATZAK 1 |
FINALAK (Araban) |
|
Gure webguneko Selekzioak eta Lehiaketa-Selekzioa-GRABNI ataletan joango gara eguneratzen txapelketaren inguruko informazioa; Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren webgunean aurki daitezke xehetasun guztiak. Era berean, gure webguneko Argazki galeriak txokoan hainbat irudi bilduma ari gara osatzen.

