3-0 hartu zuen mendean Zumaia; bi herriek 7 final jokatu dituzte dagoeneko elkarren aurka, azken zazpi edizioetakoak; lehendabiziko biak Zumaiak irabazi zituen, eta gainontzeko bostak Mutrikuk
Mutrikuk irabazi du 2017ko Gipuzkoako Herriarteko Zesta-punta Txapelketa. Azken lau edizioetako irabazleek 3-0 hartu zuten mendean Zumaia, Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan jokatutako finalean (2017-06-17). Ondoren zehazten dugu jaialdia:
Ekainak 17, larunbata, 11:00, Donostia-Carmelo Balda: MUTRIKU 3 / ZUMAIA 0
1. Kadeteak:
MUTRIKU (Arrillaga-Mendizabal) 30 / ZUMAIA (Aizpurua-Lopez) 16
2. Jubenilak:
MUTRIKU (Mendizabal-Manzisidor) 35 / ZUMAIA (Agirre-Manzisidor) 13
3. Nagusiak:
MUTRIKU (Manzisidor-Andonegi) 35 / ZUMAIA (Manterola-Segurola) 31
Mutrikuk bere bosgarren txapela lortu du, hala. Gainera, azken bost edizioak irabazi ditu (2013, 2014, 2015, 2016 eta 2017); eta aurreko bi edizioetan (2011 eta 2012) txapeldunorde izan zen. Final horietan guztietan Zumaia izan du aurkari.
Esan bezala, bi herriek 7 aldiz jokatu dute finala elkarren aurka, azkeneko zazpi edizioetan, hain justu. 5 bider irabazi du Mutrikuk (2013, 2014, 2015, 2016 eta 2017) eta 2tan Zumaiak (2011, 2012).
Txapelketak utzitako datu guztiak lotura honetan kontsulta daitezke: http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/ModalidadComp.asp?idioma=eu&idCompeticion=747.


