Lehiaketa

Mutrikuk eta Donostiak jokatuko dute, ostiralean, Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren finala

18:30ean hasiko da jaialdia, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan; bi herriek elkarren aurka finala jokatzen duten lehendabiziko aldia da

Mutrikuk eta Donostiak jokatuko dute 2019ko Gipuzkoako Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren finala, ostiralean, 18:30ean, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan. Izan ere, ligaxka amaituta, Mutriku sailkatu da lehendabiziko postuan (11 puntu) eta Donostia bigarren (10 puntu); Zumaia izan da hirugarren (9 puntu), eta Hondarribia laugarren (6 puntu).

Hauxe izango da finalaren jaialdia:

Ekainak 21, ostirala, 18:30, Zumaia-Aitzuri


1. Kadeteak: MUTRIKU / DONOSTIA

2. Jubenilak: MUTRIKU / DONOSTIA

3. Nagusiak: MUTRIKU / DONOSTIA
 

Pilotari hauek osatu dute Mutrikuko taldea aurtengo Herriartekoan: Markel Andonegi, Aitor Andonegi, Hodei Arrillaga, Zuhaitz Arrillaga, Xabier Arrizabalaga, Alain Basterretxea, Haritz Eizagirre, Joseba Iñaki Eleizgarai, Igor Elezgarai, Xabier Garalde, Yon Iparragirre, Amets Lekube, Eneritz Lizardi, Oier Lizardi, Mikel Manzisidor, Jon Iñaki Mendizabal, Aratz Mendizabal, Ekaitz Mendizabal, Manex Sasiain, Unax Urkiri, Eñaut Urreisti eta Erlantz Urreisti.

Eta ondorengoek Donostiakoa: Asier Alberro, Unai Alberro, Alejandro Alberro, Eneko Egiguren, Iñigo Hernandez, Victor Hernandez eta Oier Ruiz-Zeberio.

Mutrikuk Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren 22 edizioetatik 10etan hartu du parte, eta 8 final jokatu ditu (aurtengoarekin, 9.a)Donostia, berriz, txapelketaren edizio guztietan lehiatu da, eta 5 finaletara (aurtengoarekin) iritsi da.

Mutriku 5 aldiz izan da txapeldun: 2013, 2014, 2015, 2016 eta 2017 urteetan irabazi zituen finalak. Eta beste 3 bider izan da txapeldunorde: 2011n, 2012an eta azkena iazko edizioan. Donostiak, berriz, 3 txapel ditu palmaresean, 2004, 2005 eta 2006an lortutakoak. Eta behin izan da txapeldunorde: 2002an.

Bi herriek ez dute sekula elkarren kontra finalik jokatu txapelketa honetan

Herriarteko Zesta-punta Txapelketak utzitako guztia ikusgai dago gure webgunearen Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa-Zesta-punta atalean.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.