Lehiaketa

Muneta-Bordagaray, Kutxa Sariko txapeldunak

Housset-Serrek bigarren postuarekin konformatu behar izan dute; Promozio Sariko finalean, Andueza-Ugalde bikoa Garmendia-Senper baino gehiago izan da

Muneta-Bordagaray bikoteak jantzi ditu 2011-12ko Ezker Hormako Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Sariko txapelak. 5. edizio honetako finalak joan den igandean (2012-03-04) jokatu ziren, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Gorrikoek 30-21 hartu zituzten mendean Housset-Serre Kutxa Sari Nagusiko final handian. Promozio Sariko lehia, bestalde, Andueza-Ugalde bikoak irabazi du, Garmendia-Senper bikoteari 30-23 irabazita.


 
Ondoren zehazten dugu jaialdia:
 

*Martxoak 4, igandea, 11:00etan, Tolosa-Beotibar
 

1. Promozio Sariko finala: ANDUEZA-UGALDE  30  /  Garmendia-Senper  21

2. Kutxa Sariko finala: MUNETA-BORDAGARAY  30  /  Housset-Serre  23

Susana Muneta pilotari nafarrarentzat bigarren txapela da azken hau Ezker Hormako Kutxa Sarian. 2010ean jantzi zuen lehendabizikoa, oraingo honetan bere aurkari izan den Serrerekin bikotea osatuta. Hona hemen urtez urteko palmaresa:

– 1. edizioa (2008): Elguezabal-Mendizabal

– 2. edizioa (2009): Elguezabal-Arozena

– 3. edizioa (2010): Muneta-Serre

– 4. edizioa (2011): Etchelecu-Montes

– 5. edizioa (2012): Muneta-Bordagaray

 
 

Informazio gehiago www.blogak.com/emakumeapilotari atarian eta webgune honetako Lehiaketa atalean. Argazki galeriak txokoan, bestalde, txapelketaren hainbat irudi daude ikusgai.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.