Lehiaketa

Mundarro eta Beotibar klubentzat txapel bana gomazko paletako banakako lehen finaletan

7aren barruan aritu dira Gipuzkoako Txapelketan: nagusien 1. mailako txapela jantzi du Mundarroko Urdangarinek, Beotibarko Arregiren aurka, eta nagusien 2. mailakoa Beotibarko Zubiriak, Mundarroko Luluagaren kontra; datozen jardunaldietan ere jarraituko d

Mundarro (Astigarraga) eta Beotibar (Tolosa) klubetako pilotariek jokatu dituzte, asteburuan, gomazko paletako banakako lehendabiziko finalak, buruz buru zazpiaren barruan, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Eta bientzat izan dira txapelak: nagusien 1. mailako finalean Mundarroko Urdangarinek eraman zuen etxera, Beotibarko Arregiri irabazita; eta nagusien 2. mailako lehian, berriz, Beotibarko Zubiriak jantzi zuen txapela, Mundarroko Luluagaren aurka:

Otsailak 22, larunbata, 17:30, Astigarraga-Txomiñene


1. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 2. maila:
MUNDARRO-Axier Luluaga Erroizenea 15
BEOTIBAR-Xabier Zubiria Agirretxe 25

2. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 1. maila:
MUNDARRO-Ganix Urdangarin Galarza 25
BEOTIBAR-Odei Arregi Aizpitarte 17
 

Datozen jardunaldietan jarraipena izango du gomazko paletako buruz buruko lehiak, baina kasu honetan kantxa osoan ariko dira pilotariak

Hain zuzen ere, hurrengo jardunaldian, martxoaren 2koan, ekingo diote lehiari, nagusien 1. eta 2. mailan.

9 palista lehiatuko dira 1. mailan (2 multzotan banatuta), eta 19 2. mailan (5 multzotan).

Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, martxoaren erdialdera bitarte 2. mailan eta bukaerara arte 1. mailan.

Bi finalak apirilaren 13ko jardunaldian izango dira ikusgai, oraindik zehazteko dagoen egoitzan.

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-G-GP banaka 7 eta Lehiaketa-Federatua-G-GP banaka ataletan kontsulta daiteke bi lehia hauen inguruko informazio guztia.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.