Lehiaketa

Martxan da Udaberri Saria

Finalak martxoaren 20ko asteburuan aurreikusten dira

Gabonetako etenalditxoaren ondoren, eta urte berriarekin batera, badator 2015-16 deboraldiko bigarren lehiaketa blokea. Hala, asteburu honetan (2016-01-10) Udaberri Saria jarriko da martxan.

Hainbat espezialitatetan jokatuko dute pilotariek:

  1. Eskuz, binaka: kadetetan (1., 2. eta 3. maila), jubeniletan (1. eta 2. maila), eta nagusietan (1., 2. eta 3. maila)
  2. Gomazko paleta: nagusietan (1. eta 2. maila)
  3. Pala motza: nagusietan (maila bakarra)
  4. Zesta-punta: kadetetan eta nagusietan (bietan maila bakarra)

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute (otsailaren 14ra arte espezialitate batzuetan, 21era arte beste zenbaitetan, 28ra arte beste batzuetan, eta gainontzekoetan martxoaren 6ra arte).

Ondoren, azken fasearen txanda izango da, eta finalerdiak martxoan jokatuko dituzte. Finalak, azkenik, martxoaren 20ko asteburuan aurreikusten dira.

Espezialitate, kategoria eta maila bakoitzeko xehetasunak 'Lehiaketa sistema' dokumentuetan aurkituko dituzue, webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Udaberri atalean. Bertan eta Kartelera sailan egin ahal izango diozue asteroko jarraipena txapelketari.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.