Aurrerago gehituko zaizkio gainontzeko espezialitateak: eskuz binakakoa, gizonezkoen zein emakumezkoen paleta argentinarrekoak eta xarekoa; lehendabiziko finalak eskuz banakakoak izango dira, urtarrilaren 19ko jardunaldian; udaberrira arte luzatuko da txa
Asteburuan (2019-12-01) ekingo diote Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketari, eskuz banakako lehiarekin.
Aurrerago hasiko dira gainontzeko espezialitateak. Gizonezkoen paleta argentinarreko lehendabiziko partidak, adibidez, urtarrilaren 12ko asteburuan izango dira. Eskuz binakakoak izango dira hurrengoak hasten, urtarrilaren 26ko jardunaldian. Xareko lehia ere urtarrilerako aurreikusten da. Eta, azkenik, emakumezkoen paleta argentinarreko lehiari udaberri aldera ekingo diote.
Hala, lehendabiziko finalak eskuz banakakoak izango dira, urtarrilaren 19ko asteburuan. Gizonezkoen paleta argentinarrekoak ondoren, martxoaren 1eko jardunaldian. Segidan jokatuko dituzte eskuz binakako lehiarenak, martxoaren 8ko asteburuan. Martxo inguruan bukatuko da ziurrenik xareko lehia. Eta emakumezkoen paleta argentinarrekoa, azkenik, apirila-maiatza aldean.
Ondoren zehazten ditugu lehia guztiak, banan bana:
ESKUZ BANAKA
- Hasiera, abenduaren 1eko jardunaldian
- Kadeteak (maila bakarra), jubenilak (maila bakarra) eta nagusiak (1. eta 2. maila)
- 7 talde kadeteetan (2 multzotan banatuta), 12 talde jubeniletan (2 multzo) eta 32 talde nagusietan (8 1. mailan, 2 multzotan; eta 24 2. mailan, 6 multzotan)
- 1. fasean, ligaxka abenduaren 22ra bitartean (urtarrilaren 5era arte jubeniletan)
- Finalerdiak, urtarrilaren 12ko asteburuan
- Finalak, urtarrilaren 19ko jardunaldian
ESKUZ BINAKA
- Hasiera, urtarrilaren 26ko asteburuan
- Kadeteak (maila bakarra), jubenilak (maila bakarra) eta nagusiak (1. eta 2. maila)
- 6 talde kadeteetan (multzo bakarrean), 6 talde jubeniletan (multzo bakarra) eta 17 talde nagusietan (6 1. mailan, multzo batean; eta 11 nagusien 2. mailan, 2 multzo)
- 1. fasean, ligaxka otsailaren 23ra bitartean
- Finalerdiak, martxoaren 1eko jardunaldian
- Finalak, martxoaren 8koan
PALETA ARGENTINARRA, GIZONEZKOAK
- Hasiera, urtarrilaren 12ko asteburuan
- Nagusiak (1. eta 2. maila)
- 17 talde (8 1. mailan, 2 multzotan; eta 9 2. mailan, beste 2 multzo)
- 1. fasean, ligaxka otsailaren 16ra bitartean
- Finalerdiak, otsailaren 23ko jardunaldian
- Finalak, martxoaren 1ekoan
PALETA ARGENTINARRA, EMAKUMEZKOAK
- Hasiera, martxo-apirilerako aurreikusita
- Nagusiak
- Finalak, apirila-maiatza inguruan
XARE
- Hasiera, urtarrilean
- Nagusiak
- Finala, martxoan
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daitezke espezialitate, kategoria eta maila bakoitzeko xehetasun guztiak. Eta bai bertan bai Kartelera txokoan txapelketari astez asteko jarraipena egin.


