Lehiaketa

Martxan da Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketa

9 bikote lehiatuko dira, 4 1. mailan eta 5 2. mailan; finalak ekainaren 17an jokatuko dira, Donostiako Gaska trinketan

Maiatzaren 6an hasi zen Trinketeko Emakumea Pilotari Txapelketa. 9 bikote lehiatuko dira paleta argentinarreko espezialitatean, nagusien 1. eta 2. mailan: 4 bikote lehendabiziko mailan, eta 5 bigarrengoan, hain zuzen ere:

 

 

 

1. maila

IRAZUSTABARRENA-BERCETCHE
HUIZI-GARMENDIA
LARRALDE-ARAIZTEGI
GABIRONDO-ARRIETA
 

2. maila

SAN SEBASTIAN-GALDOS
TIJERO-SAROBE
ETXEGIA-OTAEGI
GARCIA-ITXASO
TEJEDOR-MAIZA
 

 

 

Txapelketak bi fase izango ditu. Lehendabizikoan, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute bikoteek, 1. mailakoek maiatzaren 13tik ekainaren 3ra bitartean, eta 2. mailakoek maiatzaren 6tik ekainaren 3ra. Partida guztiak ostiraletan izango dira, Donostiako Gaska trinketan; 19:00etan hasiko dira jaialdiak.

 

 

Bigarren faseari dagokionez, bi mailetan 1. sailkatuak finalera pasatuko dira zuzenean, eta 2. eta 3 sailkatuek finalerdiak jokatuko dituzte: ekainaren 10ean, 19:00etan, Donostiako Gaska trinketan (lehen finalerdia 2. mailakoa izango da, eta bigarren partida 1. mailako finalerdia).

Finalak, azkenik, ekainaren 17an izango dira, Donostiako Gaska trinketan, 19:00etan hasita (kasu honetan ere 2. mailakoa lehenik eta 1. mailakoa ondoren).

 

 

 

Txapelketaren jarraipena astero-astero egin nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketak-Federatua-Emakumea Pilotari Trinketa eta Kartelera atalak bisita ditzakezue.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.