Lehiaketa

Martxan da Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa

2. urteko alebinen mailako 12 pilotari lehiatuko dira, eta infantil mailako 10, guztiak ere eskuz banaka; Zizurkil, Tolosa eta Donostia-Loiola izango dira finalen egoitzak; finalak ekainaren 13an jokatuko dira

Asteburu honetan (2015-04-19) hasiko da Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketa. 2. urteko alebinen mailako 12 pilotarik hartuko dute parte, eta infantil mailako beste 10. Buruz buru jokatuko dute.

Bai alebinetan bai infantiletan, bi multzotan banatuko dira pilotariak: alebinetan, Zizurkilek hartuko ditu A multzoko partidak, eta Donostiako Loiola auzoa izango da B multzoko norgehiagoken egoitza. Infantilen mailako bi multzoetakoak, berriz, Tolosan jokatuko dira.

Hain zuzen ere, hauexek dira txapelketa honetarako aukeratuak izan diren pilotariak:
 

Alebinak:

  1. Unanue (Añorga)
  2. Albeniz (Añorga)
  3. Ibarluzea (Goierri)
  4. Uitzi (Hernani)
  5. Elosegi (Ilunpe)
  6. Egiguren, Iker (Ilunpe)
  7. Egiguren, Aimar (Ilunpe)
  8. Sein (Oiarpe)
  9. Aburuza (Oiarpe)
  10. Amiano (Ramuntxo)
  11. Ugartemendia (Ziotza)
  12. Perurena (Ziotza)
     

Infantilak:

  1. Urbieta (Añorga)
  2. Etxaniz (Bergara)
  3. Gallastegi (Bergara)
  4. Zugasti (Hernani)
  5. Unanue (Ilunpe)
  6. Alberdi (Ilunpe)
  7. Garmendia (Lapke)
  8. Goikoetxea (Tolosa)
  9. Etxeberria (Tolosa)
  10. Salegi (Zestoa) 

Itzuli bateko ligaxka jokatuko dute lehenik pilotariek, apirilaren 18tik maiatzaren 16ra bitartean. Ondoren, azken fasea izango da: ekainaren 6an izango dira finalerdiak, eta finalak ekainaren 13an. Partida guztiak larunbat arratsaldeko lauetan jokatuko dira.

Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan aurki daiteke Eskuko Berezkoen Gipuzkoako Txapelketari buruzko informazio osatua.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.