Lehiaketa

Luisak (Behar Zana) eta Lertxundik (Orio) irabazi dituzte gomazko paletako banakako lehen finalak

7aren barruan aritu dira: nagusien 1. mailako txapela jantzi du Aratz Luisak, eta nagusien 2. mailakoa Lertxundik; datozen jardunaldietan jarraipena izango du gomazko paletako buruz buruko lehiak, baina kantxa osoan lehiatuko dira orain

Behar Zana klubeko Aratz Luisak eta Orioko Aritz Lertxundik irabazi dituzte gomazko paletako banakako lehendabiziko finalak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Buruz buru zazpiaren barruan aritu dira, eta larunbatean izan ziren ikusgai finalak, Tolosako Beotibar pilotalekuan: nagusien 1. mailako txapela jantzi zuen Aratz Luisak, Tolosako Mikel Goitiari irabazita; eta nagusien 2. mailakoa Aritz Lertxundik, bere klubeko (Orio) Iban Aldalurren kontra. Hemen jaialdiaren xehetasunak:

Otsailak 19, larunbata, 19:15, Tolosa-Beotibar


1. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 2. maila:
ORIO (Iban Aldalur) 22 / ORIO (Aritz Lertxundi) 25

2. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 1. maila:
TOLOSA (Mikel Goitia) 22 / BEHAR ZANA (Aratz Luisa) 25

Datozen jardunaldietan jarraipena izango du gomazko paletako buruz buruko lehiak, baina kasu honetan kantxa osoan ariko dira. Nagusien 2. mailakoak izango dira lehenak hasten, otsailaren 27ko jardunaldian, eta ondoren gehituko zaizkie nagusien 1. mailakoak, martxoaren 6ko asteburuan. Bi finalak, hori bai, egun berean izango dira: apirilaren 10eko jardunaldian, oraindik zehazteko dagoen egoitzan.

Lehia hauen guztien inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Gomazko paleta banaka atalean sartu.

miniImagen
Aratz Luisa (Behar Zana) 1. mailako txapelduna eta Mikel Goitia (Tolosa) txapeldunordea
Aritz Lertxundi (Orio) 2. mailako txapelduna eta Iban Aldalur (Orio) txapeldunordea
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.