Pala motza nagusien 1., 2. eta 3. mailako finalak irabazi dituzte, hurrenez hurren.
Joan den igandean (2014-11-16) jokatu ziren, Altzako pilotalekuan, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako pala motza nagusien (1., 2. eta 3. maila) finalak.
Real Sociedad 2 (pala motza 1. maila), Txost (pala motza 2. maila) eta Gazteleku (pala motza 3. maila) dira Gipuzkoako txapeldun berriak.
Ondoren zehaztuko dugu jaialdia:
*Azaroak 16, igandea, 09:30, Donostia-Altza.FINALAK
1. Pala motza nagusiak – 2. maila: Real Sociedad (M.Antxordoki-G.Antxordoki) 39 / TXOST (Ezkerro-Andueza) 40
2. Pala motza nagusiak – 3. maila: Landare (Martinez-Pichel) 28 / GAZTELEKU (Iradi-Rekalde) 40
3. Pala motza nagusiak-1.maila: REAL SOCIEDAD 2 (Arozena-Irigoien) 40 / Usurbil 2 (Begiristain-Arruti) 31
Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue.
Ostiralean, 2014-11-21, jokatuko da Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako gomazko paleta mutil nagusien 1. mailako finala, Zarautzen.
Hauxe jaialdia:
Azaroak 21, ostirala, 21:00-ZARAUTZ – Aritzbatalde:
-Gomazko paleta mutil nagusiak – 1. maila: LOIOLATARRA (Ubeda-Huegun) / ZARAUTZ (Zabala-Azpeitia)
Era berean, asteburuan Ezker Hormako Gipuzkoako Txapelketako finalerdi ugari izanen ditugu.
Hala nola, eskuko lehian, eskuz banaka kadete eta nagusien finalerdiak jokatuko dira eta eskuz binaka kadete (1.,2. eta 3.maila), jubenil (1.,eta 2.maila) eta nagusien 1. eta 2.mailako finalerdiak ere.
Zesta puntako lehiako finalerdiak ikusteko aukera ere egongo da. Zesta puntaz aritzen diren kadete, jubenil eta nagusiak (1. eta 2.maila) ariko dira lehian.
Xehetasun gehiago nahi izanez gero, web gune honetako Kartelera eta Lehiaketa atalak bisita ditzakezue.



