Lehiaketa

Lizentzia birtualarena, esperientzia positiboa

Lizentzia fisikorik ezean, lizentzia birtuala aurkez dezake pilotariak edo ordezkariak partidetan; aukera honi esker partida asko ez dira bertan behera utzi behar izan

Duela pare bat denboraldi, berrikuntza bat jarri zuen martxan Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF). Ordura arte, pilotari batek partida batean derrigorrezkoa den federazioaren lizentzia fisikoa ez bazuen aurkezten, Euskadiko Euskal Pilota Federazioak emandako zerrenda homologatua eta pilotaria akreditatzeko agiri ofizialen bat aukezteko aukera zuen (berak edo bere klubeko ordezkariak). Bada, aukera horri beste garrantzitsu bat gehitu zitzaion: lizentzia birtuala aurkeztu ahal izatea (bai lehen bai orain, hori bai, isuna ordaindu behar du pilotariak lizentzia fisikoa ez aurkezteagatik).

Lizentzia birtuala federazio-lizentziaren kopia bat da, digitalizatuta. Denboraldi hasieran GEPFk klubei helarazten die pilotari bakoitzaren lizentzia birtual hori, lizentzia fisikoekin batera. Eta smartphone, tablet edo antzeko gailu mugikorrean aurkez daiteke norgehiagoketan epailearen aurrean.

Bi urte hauetako esperientzia oso positibotzat jotzen dugu, aukera honi esker partida dezente bertan behera gelditu beharrean jokatu ahal izan baitira. Beraz, animatzen zaituztegu bide horretan jarraitu eta aukera hau beti present izatera.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.