Lehiaketa

Larunbatean izango dira Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako azken finalak, eskuz binaka

Jaialdia Tolosako Beotibar pilotalekuan izango da eta goizeko 10:00etan hasiko da.

Asteburu honetan jokatuko dira, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako azken finalak. Larunbatean eskuz binakako espezialitateko finalak izango dira ikusgai; kadete (3.maila),jubenil (2.maila) eta nagusi (3.maila) kategorietan.

Ondoren zehaztuko ditugu jaialdi guztiak:

*Abenduak 29, larunbata, 10:00, Tolosa_Beotibar


1. Eskuz binaka kadeteak, 3. maila: EUSKAL JOLAS – BERGARA

2. Eskuz binaka jubenilak, 2. maila: AURRERA SAIAZ 2 –AURRERA SAIAZ 1

3. Eskuz binaka, nagusiak 3. maila: REAL SOCIEDAD 1- IPARRALDE 3

Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue.

Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.