Lehiaketa

Larunbatean hasiko da III. Gurpil Aulkiko Gipuzkoako Txapelketa

Aurten hirugarren urtez antolatu da Gurpil Aulkiko Gipuzkoako Txapelketa.

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak elkarlanean antolatu dute Gurpil Aulkiko Gomazko Paletako Txapelketa. Aurreko urteetako esperientzia positiboaren ondotik, hirugarren urtea da txapelketa antolatzen dena.

Larunbat honetan, martxoaren 15ean, hasiko da Gurpil Aulkiko Gipuzkoako Txapelketa. Bidegoianen emango zaio hasiera txapelketari, goizeko 10etan hasiko den lehen jardunaldi honekin. Larunbat honetan hasi eta maiatza aldean bukatuko da.

Hona hemen egutegia:

–   1. jardunaldia: martxoak 15, Bidegoianen.

–    2. jardunaldia:martxoak 29, Errenterian.

–    3. jardunaldia: maiatzak 3, Zegaman (bertan behera geratu da.)

–    4. jardunaldia: maiatzak 17, Soraluzen.

–    5.jardunaldia FINALA: maiatzak 31, finala,Usurbilen (finalaz gain, 3. eta 4.postuak ere jokatuko dira.)

Ondorengoak izanen dira txapelketan parte hartuko duten bikoteak:

– Hilario-Edorta

– Aizpe-Beñat

– Iñaki-Aingeru

– Edurne-Jurgi

Lehiaketa sistemari dagokionez, jardunaldi bakoitzean bikote guztiek jokatuko dute guztien aurka.2 puntu irabaziko ditu garaile ateratzen den bikoteak, puntu bakarra bikote galtzaileak eta ez agertzeak 0 puntu. 

Lehen lau jardunaldiak bukatuta, sailkapenean lehen eta bigarren postua lortu duten bikoteak finala jokatuko dute,Usurbilen. Finala jokatuko den egunean, 3. eta 4.postuak ere lehiatuko dira.

Webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan aurkituko duzue txapelketaren inguruko xehetasun gehiago. Lehiaketa atalean, Egokitua-Gipuzkoa Gurpildun aulkian izeneko azpi-atalean egin ahalko duzue jarraipena. 

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.