Lehiaketa

Larunbatean hasiko da Euskal Pilota Egokituko IV.Gipuzkoako txapelketa

Adimen urritasuna duten kirolariek parte hartuko dute txapelketa honetan.

Larunbat honetan (2014-03-22) emango zaio hasiera Euskal Pilota Egokituko IV.Gipuzkoako Txapelketari. 1. jardunaldia Bergaran ospatuko da eta jaialdia 10:30ean hasiko da.


Pilotariak paletaz ariko dira lehian. Hiru jardunaldiko ligaxka jokatuko da lehenik eta ekainean finala ospatuko da.


Denak denen aurkako ligaxka bat jokatuko da aurrena. 2 puntu irabaziko ditu garaile ateratzen den bikoteak eta puntu bakarra bikote galtzaileak.


Lehen hiru jardunaldiak bukatuta, ekainaren 28an final laurdenak, finalerdiak eta finala jokatuko dira.


Hauxe da egutegia:


-1.jardunaldia: Martxoak 22, Bergara.
-2.jardunaldia: Maiatzak 10, Tolosa (Beotibar).
-3.jardunaldia: Ekainak 7, Azpeitia (Izarraitz).
-Ekainak 28, FINALA
(finalaz gain, final laurdenak eta finalerdiak jokatuko dira aitzin; lekua zehazteke dago).


Ondorengoak izanen dira txapelketan parte hartuko duten bikoteak:

ORIOTIK:
– Pablo Fernandez-Pablo Marañon
– Iñaki Etxabe-Aitor Bikandi
– Susana Berra-Pablo Marañon/ Aitor Bikandi

ZARAUZTIK:
– Joseba Altuna-Xabier Villar
– Egoitz Arribas-Haritz Lertxundi

IRUNDIK:
– Bittor Alzuguren-Pedro San Jorge
– Daniel de Valles-Denis Nazabal

Txapelketan pilotariak paletaz ariko dira. Finalaren egunean ordea, eskuko partidaren bat ikusteko aukera ere izango da. 

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.