Lehiaketa

Lapke taldeak irabazi du Errendimenduko Gipuzkoako Paleta Txapelketa

Lazkaokoek Adunako Txulobi 1 taldeari irabazi diete infantil kategoriako (molle-pelle pilotarekin) finalean

Lapke taldeak irabazi du Errendimenduko Gipuzkoako Paleta Txapelketa. Eskola adineko Errendimenduko Ibilbideko denboraldiko lehendabiziko finala jokatu zuten Lazkaokoek, Adunako Txulobi 1 taldearen aurka: zehazki, infantil kategoriako paletako finala (molle-pelle pilotarekin). Hemen duzue laburbilduta jaialdia:

Abenduak 2, larunbata, 16:00, Aduna-Udalekoa
 

1.  Infantilak, molle-pelle paleta:
TXULOBI 1 (Oihan Navarro-Arkaitz Zabala) 1 (10,6,8)
LAPKE (Oinatz Aranburu-Aritz Maiora-Josu Soberon) 2 (1,10,15)

Webgune honetako Lehiaketa-Errendimendua-Gipuzkoa-Paleta (molle-pelle)-Infantilak atalean dago jasota txapelketak emandako guztia. Eta Argazki galeriak txokoan finaleko hainbat irudi daude ikusgai.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.