Intxurre (nagusien 1. maila), Atzapar (nagusien 2. maila), Gazteleku (jubenilen 1. maila) eta Tolosa-Aurrera 2 (kadeteen 1. maila) dira oraingoz gainontzeko Gipuzkoako txapeldun berriak; jardunaldi honetan eskuz banakako lehia hasiko da
Joan den asteburuan (2017-11-12) jokatu ziren, Asteasun eta Zumarragan, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren eskuko lehendabiziko finalak. Mutilen eskuz binakako lehiak izan ziren guztiak. Eta Gipuzkoak baditu, hortaz, txapeldun berriak: Lapke taldeak irabazi du gorengoen mailako finala, nagusien Ohorezko Mailakoa, alegia; Intxurre nagusitu da nagusien 1. mailan; Atzapar nagusien 2. mailan; Gazteleku taldekoek jantzi dituzte txapelak jubenilen 1. mailan; eta, azkenik, Tolosa-Aurrera 2 taldearentzat izan da kadeteen 1. mailako lehia. Ondoren dituzue finaletako jaialdien xehetasunak:
1. Eskuz binaka kadeteak, 1. maila:
ILUNPE 1 (Alberdi-Elosegi) 20 / TOLOSA-AURRERA 2 (Altuna-Ugartemendia) 22
GAZTELEKU (Alberdi-Elizegi) 22 / AÑORGA (Orbegozo-Oliden) 10
ATZAPAR (Urbieta-Urruzola) 22 / TARTALOETXE (Matxinandiarena-Elizegi) 16
ILUNPE (Egiguren-Salegi) 10 / INTXURRE (Zubiria-Irazustabarrena) 22
LAPKE (Zubizarreta-Garmendia) 22 / PAGAZPE (Exposito-Aranguren) 8
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma eta Kartelera ataletan duzue eskuragarri informazio guztia.


