Soraluze (nagusien 1. maila), Behar Zana (nagusien 2. maila), Lapke 1 (jubenilen 1. maila) eta Tolosa (kadeteen 1. maila) dira oraingoz gainontzeko Gipuzkoako txapeldun berriak eskuz binakako espezialitatean; asteburu honetan eskuz banakako lehia hasiko d
1. Eskuz binaka kadeteak, 1. maila:
TOLOSA (Amiano-Sudupe) 22 / ILUNPE 1 (Egiguren-Elosegi) 9
TOLOSA 3 (Goikoetxea-Elola) 4 / LAPKE 1 (Senar-Uranga) 22
BEHAR ZANA (Urbieta-Iruretagoiena) 22 / GAZTELEKU 1 (Etxezarreta-Arrate) 14
ZAZPI ITTURRI 1 (Labaka-Bikuña) 20 / SORALUZE (Atxotegi-Balerdi) 22
LAPKE (Zubizarreta-Garmendia) 22 / TOLOSA (Labaka-Telletxea) 10
Eskuz binakako lehia hauek amaituta (kadeteen 2. eta 3 mailakoek, jubenilen 2. eta 3. mailakoek eta nagusien 3. mailakoek oraindik lehian jarraitzen dute), eskuz banakako partidei ekingo diete pilotariek asteburuan (2018-11-18).
39 pilotarik eman du izena kadeteen mailan, 42 lehiatuko dira jubenilen mailan eta 37 nagusietan.
Abenduaren 2ra bitarte ligaxka jokatuko dute. Abenduaren 23ko jardunaldian finalerdiak izango dira. Eta finalak abenduaren 30eko asteburuan.
Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma atalean dago eskuragarri lehia hauen guztien informazioa. Bestetik, Argazki galeriak txokoan, ikusgai daude dagoeneko asteburuan jokatutako final guztien irudiak.

