Ezker Hormako Gipuzkoako txapeldun atera da Landare 1 eta Trinketeko Gipuzkoako Larruzko paletako irabazlea Real Sociedad izan da.
Joan den igandean (2013-09-22) jokatu ziren finalak, palakoa Andoainen eta larruzko paletakoa Donostiako Gaska Trinketean.
Landare 1 taldeak jantzi du txapela Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Pala Txapelketan. Gazteleku hartu zuen mendean Andoainen jokatutako finalean. Finalerdiak ostiralean (2013-09-20) jokatu ziren eta bertan erabaki ziren finalistak.
Hona hemen finalaurreko jaialdia eta emaitzak:
*Irailak 20, ostirala, 20:15, Andoain-Arrate. FINALERDIAK.
1.Pala nagusiak: REAL SOCIEDAD (Arozena-Zabala) 36 – LANDARE 1 (Benoit-Pichel) 45.
2.Pala nagusiak: GAZTELEKU (Altuna-Rekalde) 45 – OIANGU 2 (Ibarguren-Soraluze) 34 .
Ondoren finala zehaztuko dugu:
*Irailak 22, igandea, 10:15, Andoain-Arrate.FINALA
∙ Pala nagusiak: LANDARE (Benoit-Pichel) 45 / GAZTELEKU (Altuna-Rekalde) 32
Igandean ere Trinketeko Gipuzkoako txapelketako larruzko paletako finala jokatu zen eta Real Sociedad taldea izan zen garaile. Usurbileko taldearen kontra neurtu zituzten indarrak.
*Irailak 22, igandea, 10:30, Donostia-Gaska trinketa.FINALA
– Larruzko paleta nagusiak: REAL SOCIEDAD (Agirre – Navarro) 40 – USURBIL (J-Begiristain – M.Begiristain) 23
Zorionak txapeldunei!
Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue.


.jpg)