Asteasun eskuz binaka mutil kadeteen 1. mailako, jubenilen 1. mailako eta nagusien 2. mailako lehiak jokatuko dira, ostiralean, 19:30ean; eta Zumarragak eskuz binaka mutil nagusien Ohorezko mailako eta 1. mailako finalak hartuko ditu, larunbatean, 11:00et
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren eskuko lehendabiziko finalak jokatuko dira asteburu honetan. Mutilen eskuz binakako lehiak izango dira guztiak, eta Asteasuk eta Zumarragak hartuko dituzte jaialdiak. Hain zuzen ere, Asteasun hiru final izango dira ikusgai, ostiralean, 19:30ean: kadeteen 1. mailakoa, jubenilen 1. mailakoa eta nagusien 2. mailakoa. Eta Zumarragan eskuz binakako mailarik gorenean ari diren pilotariak lehiatuko dira, larunbatean, 11:00etan: nagusien Ohorezko mailako zein nagusien 1. mailako finalak jokatuko dira.
1. Eskuz binaka kadeteak, 1. maila:
ILUNPE 1 (Alberdi-Elosegi) / TOLOSA-AURRERA 2 (Altuna-Ugartemendia)
GAZTELEKU (Alberdi-Elizegi) / AÑORGA (Orbegozo-Oliden)
ATZAPAR (Urbieta-Urruzola) / TARTALOETXE (Matxinandiarena-Elizegi)
ILUNPE (Egiguren-Salegi) / INTXURRE (Zubiria-Irazustabarrena)
LAPKE (Zubizarreta-Garmendia) / PAGAZPE (Exposito-Aranguren)

