Gazteleku 1 eta Oiangu 1 taldeek neurtuko dituzte indarrak, Arrate frontoian, 11:00etan
2024-25 denboraldia ari da pixkanaka-pixkanaka bukaerara gerturatzen, baina oraindik gelditzen da finalik jokatzeko: esaterako, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako palako finala; igande goizean jokatuko dute Gazteleku (Andoain) eta Oiangu (Ordizia) klubetako pilotariek, Andoainen:
Ekainak 22, igandea, 11:00, Andoain-Arrate
1. Pala, nagusiak:
GAZTELEKU 1 (Ibon Altuna Zabala-Aritz Rekalde Ezkurra-Koldo Ponce Iturralde)
OIANGU 1 (Garikoitz Agirrezabal Iriondo-Beñat Ibarguren Telleria)
Informazio gehiago, Lehiaketa-Federatua-G-Pala txokoan.



