Gizonezkoen nagusien 1., 2. eta 3. mailako finalak izango dira ikusgai; 10:00etan hasiko da jaialdia
Igande honetan (2017-12-17) jokatuko dira, Zubietan, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren pala motzeko finalak. Hiru partida izango dira ikusgai, 10:00etatik aurrera, guztiak gizonezkoen nagusien mailakoak: lehendabizi 3. mailako lehia, ondoren 2. mailakoa eta azkenik 1. mailakoa.
2. mailako finalistak dagoeneko ezagutzen dira, aurreko asteburuan (2017-12-10) jokatu baitzituzten finalerdiak. Txost (Aizpuru-Irigoien) eta Pagazpe (J.Begiristain-M.Begiristain) taldeek lortu zituzten finalerako txartelak, hurrenez hurren, Euskal Jolasi (Etxeberria-Beitia) 27-40 eta Eple 1i (Eskisabel-Pichel) 40-38 irabazita.
1. mailako finalista bat ere dagoeneko jakina da: Real Sociedad 1 taldea (Navarro-Vigeon). Pagazperi (Clement-Arruti) 40-39 irabazi zion joan den igandean (2017-12-10) jokatutako finalerdian.
1. mailako finalerako beste txartela jokoan izango da jardunaldi honetan. 3. mailan ere, bi finalerdiak jokatzeko daude oraindik. Hain zuzen ere, hauexek izango dira norgehiagokak:
-
1. maila. Osteguna 14, 21:00, Oiartzun-Madalensoro:
Txost (Ezkerro-Argote) / Oiangu 1 (Ibarguren-Andonegi)
-
3. maila. Ostirala 15, 19:30, Deba-Aldats: Euskal Jolas (Badiola-Sanchez) / Txost 2 (Estefano-Polo)
-
3. maila. Ostirala 15, 20:30, Donostia-Altza:
Altzatarra 2 (Auzmendi-Amiano) / Oiangu 2 (Otegi-Mendikoa)
Gauzak horrela, hauxe izango da finalen jaialdia:
Abenduak 17, igandea, 10:00, Zubieta-Udalekoa
1. Pala motza nagusiak, 3. maila:
EUSKAL JOLAS (Badiola-Sanchez) edo TXOST 2 (Estefano-Polo) /
ALTZATARRA 2 (Auzmendi-Amiano) edo OIANGU 2 (Otegi-Mendikoa)
2. Pala motza nagusiak, 2. maila:
TXOST (Aizpuru-Irigoien) / PAGAZPE (J.Begiristain-M.Begiristain)
3. Pala motza nagusiak, 1. maila:
TXOST (Ezkerro-Argote) edo OIANGU 1 (Ibarguren-Andonegi) /
REAL SOCIEDAD 1 (Navarro-Vigeon)
Txapelketaren xehetasun guztiak, webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma-Pala motza atalean: http://bit.ly/2jApY0X

