Lehiaketa

Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalak, larunbatean, Olaberrian

10:00etan hasiko da jaialdia, eta hiru partida izango dira ikusgai: lehenik, Eple eta Altzatarra 1 izango dira aurrez aurre, nagusien 3. mailako finalean; ondoren, 2. mailako lehian, Oiangu 4 eta Gazteleku ariko dira nor baino nor gehiago; eta azkenik, 1.

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, denboraldiko lehendabiziko finalak jokatuko dituzte, asteburu honetan. Hain zuzen ere, larruzko paletako lehiak izango dira ikusgai, larunbatean, Olaberrian. 10:00etan hasiko da jaialdia: lehenik, 3. mailako finala jokatuko dute Eple eta Altzatarra 1 taldeek; ondoren, 2. mailako norgehiagoka Oiangu 4k eta Gaztelekuk; eta azkenik, 1. mailako finala, Oiangu eta Errepala 2 taldeek.

Urriak 30, larunbata, 10:00, Olaberria-Udalekoa

1. Larruzko paleta, nagusien 3. maila:
EPLE (Ezkerro-A.Pichel) / ALTZATARRA 1 (Auzmendi-Amiano)

2. Larruzko paleta, nagusien 2. maila:
OIANGU 4 (Otegi-Andonegi) / GAZTELEKU (Altuna-Rekalde)

3. Larruzko paleta, nagusien 1. maila:
OIANGU (Berasategi-Alkorta) / ERREPALA 2 (Brosa-Navarro)

Partidak aurrez aurre ikusteko aukera izango du nahi duen orok. Gainera, Olaberriko Oiangu klubak zuzenean eskainiko du jaialdia, bere Facebook kanalean.

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Larruzko paleta atalean kontsulta daitezke espezialitate honetako lehiaren emaitzak, sailkapenak eta bestelako informazio ugari.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.