Lehiaketa

Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalak, larunbatean, Donostia-Altzan

10:00etan hasiko da jaialdia: Oiangu eta Euskal Jolas izango dira aurrez aurre lehenik, nagusien 3. mailako finalean; ondoren, 2. mailako lehian, Txost 2 eta Oiangu 1 taldeek neurtuko dituzte indarrak; eta, azkenik, Real Sociedad 2k eta Eplek jokatuko dut

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako denboraldi honetako lehendabiziko finalak izango dira ikusgai, asteburu honetan: zehazki, larruzko paletako nagusien mailako lehiak. Donostiako Altza auzoak hartuko ditu norgehiagokak, larunbatean, 10:00etatik aurrera:

Urriak 26, larunbata, 10:00, Donostia-Altza

1. Larruzko paleta, nagusien 3. maila:
OIANGU (Otegi-Sanchez) / EUSKAL JOLAS (Gallastegi-Lopez)

2. Larruzko paleta, nagusien 2. maila:
TXOST 2 (Mujika-Irigoien) / OIANGU 1 (Ibarguren-Agirre)

3. Larruzko paleta, nagusien 1. maila:
REAL SOCIEDAD 2 (Begiristain-Andueza) / EPLE (Eskisabel-Pichel)

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-Larruzko paleta atalean kontsulta daitezke espezialitate honetako lehiaren emaitzak, sailkapenak eta bestelako informazio ugari.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.