Lehiaketa

Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalak, asteburuan

Ostiralean, 19:00etan hasita, Donostiako Altza auzoan, Gazteleku eta Eple 1 taldeek nagusien 2. mailako finala jokatuko dute, eta Errepala 3k eta Errepala 1ek 1. mailakoa, ondoren; igandean, bestalde, 3. mailako finala izango da ikusgai: Gaztelekuk lortu

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako lehendabiziko finalak jokatuko dituzte, asteburuan; hain zuzen ere, larruzko paletako lehiak izango dira ikusgai, ostiralean eta igandean.

Ostiralean, 19:00etan hasita, Donostiako Altza auzoan, nagusien 2. mailako finala jokatuko dute Gazteleku (Andoain) eta Eple 1 (Errenteria) taldeek, eta ondoren Errepala 3k eta Errepala 1ek (Donostia) neurtuko dituzte indarrak 1. mailako finalean.

Eta igandean, nagusien 3. mailako lehia ikusteko aukera izango da (ordua eta frontoia behin finalerdia jokatuta adostuko dute). Gazteleku taldea (Andoain) dagoeneko sailkatuta dago ligaxka lehen postuan amaituta, eta Altzatarra 1 (Donostia) eta Oiangu 2 (Ordizia) 2. eta 3. sailkatuak finaleko beste txartelaren bila borrokatuko dira: ostiralean jokatuko dute finalerdia, Altzan, 2. eta 1. mailako finalen ondoren.

Hauexek dira, beraz, finalen bi jaialdiak:

Azaroak 3, ostirala, 19:00, Donostia-Altza


1. Larruzko paleta, nagusien 2. maila. FINALA:
GAZTELEKU (Xabier Alkorta-Koldo Ponce)
EPLE 1 (Frederic Eyheramendy-Abel Pichel)

2. Larruzko paleta, nagusien 1. maila. FINALA:
ERREPALA 3 (Valentin Cambos-Iñigo Navarro)
ERREPALA 1 (Gabriel Sylvain Andueza-Jon Zumeta)

3. Larruzko paleta, nagusien 3. maila. Finalerdia:
ALTZATARRA 1 (Telmo Astrain-Frederic Laurent Capdeville)
OIANGU 2 (Aratz Elorza-Xabier Naldaiz)

Azaroak 5, igandea (ordua eta frontoia erabakitzeko)


1. Larruzko paleta, nagusien 3. maila. FINALA:
GAZTELEKU (Iñaki Lopez de Munain-Aritz Rekalde)
ALTZATARRA 1 (Telmo Astrain-Frederic Laurent Capdeville) edo OIANGU 2 (Aratz Elorza-Xabier Naldaiz)

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa-Larruzko paleta atalean kontsulta daitezke espezialitate honetako lehiaren emaitzak, sailkapenak eta bestelako informazio ugari.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.