Lehiaketa

Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako finalak larunbatean, Ereñozun, Hondarribian eta Beasainen

Emakumezkoen gomazko paletako lehiak hartuko ditu Hernani-Ereñozuk, Hondarribian gizonezkoen zesta-puntako finalak izango dira ikusgai, eta Beasainen mutilen eskuz binakakoak

Urtea bukatzen ari da eta, harekin batera, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa ere bai. Jardunaldi honetan final ugari jokatuko dira, han hemenka, baina guztiak ere larunbatean: Hernaniko Ereñozu auzoan, emakumezkoen gomazko paletakoak izango dira ikusgai; Hondarribian, gizonezkoen zesta-puntako norgehiagokak; eta Beasainen, azkenik, mutilen eskuz binakakoak. Gainontzeko finalak datorren asteburuan (2017-12-31) jokatuko dituzte. Hemen xehetasunak: 

Abenduak 23, larunbata, 11:00, Hernani-Ereñozu

1. Gomazko paleta emakumezkoak, jubenilen 2. maila:
AIA (Eizmendi-Albeniz) / HERNANI 2 (Urdangarin-Zugasti)

2. Gomazko paleta emakumezkoak, jubenilen 1. maila:
ATAUN (Lopez-Ramirez) / ATZAPAR (Otegi-Aranburu)

Abenduak 23, larunbata, 16:30, Hondarribia-Jostaldi
 

1. Zesta-punta gizonezkoak, kadeteak:
DONOSTIA JAI ALAI (Alberro-Hernandez) / ZUMAIA (Aizpurua-Sagarzazu)

2. Zesta-punta gizonezkoak, jubenilak: 
ZUMAIA 1 (Aguirre-Lopez) / DANOK BAT 1 (Arrillaga-Mendizabal)

3. Zesta-punta gizonezkoak, nagusien 2. maila: 
HONDARRIBIA 2 (Agueda-Enrike) / DANOK BAT 1 (Andonegi-Arrizabalaga)

4. Zesta-punta gizonezkoak, nagusien 1. maila: 
DANOK BAT (Mendizabal-Manzisidor) / BEOTIBAR (Ibañez-Izagirre)

Abenduak 23, larunbata, 17:00, Beasain-Antzizar

1. Eskuz binaka gizonezkoak, kadeteen 2. maila:
MURUMENDI (Olano-Enbil) / LAPKE 1 (Etxeberria-Naldaiz)

2. Eskuz binaka gizonezkoak, jubenilen 2. maila:
LAPKE 1 (Senar-Etxeberria) / PAGAZPE (Galarraga-Urbieta)

Txapelketak utzitako datu guztiak webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma atalean aurki daitezke, dagokion espezialitatean klikatuz.

miniImagen
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta funtzioak betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean antzematea eta gure taldeari webguneko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarri eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.